Euskal PENen hitzaldia KM Kulturunean, Donostian
"Giza Eskubideak eta Prensa askatasuna" izeneko hitzaldia eman zuten Teresa Todak eta Laura Mintegik irailaren 23an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Gipuzkoako Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatua, "Prentsa eta giza eskubideak" ekimen-sortaren barruan.
Hizlari biak Euskal PENeko zuzendaritzakoak dira. Lehenik Mintegik azaldu zuen zer nolako lana egiten duen PEN International-ek munduan diren adierazpen jazarpenak salatzeko eta jazarritako idazle zein kazetariak babesteko. Adiearazpen librearen eta giza eskubideen arteko harreman estuaz mintzatu zen eta kasu zehatzak azaldu zituen.
Ondoren Teresa Toda bi ikuspuntatik mintzatu zen; batetik, penkide gisa, Euskal PENen zuzendaritzan eduki duen eskarmentuaren inguruan. Bestetik, azaldu zuen nola bizi izan zuen PENen jarduera bera kartzelan egon zen sei urteetan, egunkari bateko zuzendariordea izateagatik. Ingalaterrako PEN zentruak babesean hartu zuen eta, honi esker, elkartasun-gutunak jaso zituen mundu oso zentruetatik.
Aretora hurbildu zen jendeak interesa handia adierazi zuen eta galdera ugari luzatu zizkien bi hizlariei.