top of page

 

Euskal PENeko ordezkariak Bixkek-en izan dira

     Denetara 79 zentrutako 197 partaide izan gara, Londreseko langileak eta nazioarteko zuzendaritzakoak barne.

 

Zuzendaritza berritzea

 

     Bi presidenteorde hautatzeko bost hautagai egon dira Teresa Cadete (Portugal), Margie Orford (Hego Afrika), Vladislav Bajac (Serbia PEN), Vladimir Kartsev (Kazakh PEN) eta Lucina Kathmann (San Miguel de Allende PEN). Cadete (38) eta Orford (51) izendatu dira presidenteorde. Hauxe da Zuzendaritza Taldea: http://ttiki.com/85612

 

PEN zentru berriak

 

     Urtero bezala, PEN zentru berriak sortzeko eskaera jasotzen da kongresuan. Aurtengo eskaera guztiak onartu dira: Honduras, Welsh (Cymru), Eritrea eta Liberia. Beste batek, ordea, jarduera ezagatik itxi du: Pakistan.

 

'Empty Chairs' edo Aulki Hutsak

 

Hiru kasu enblematiko nabarmendu dira aurten, eta kongresuan zehar beren aulkiak huts mantendu dira:Azimjon Askarov (Kirgizistan), Ilham Tohti (Txina) eta Vladimir Kozlov (Kazakhstan). Askarov kazetaria 2010ean atxilotu zuten Osh-eko istiluetan eta bizi osoko espetxealdia dauka. Emazteak irakurri zuen kazetariaren testua non azaldu zuen poliziak “eraiki/fabrikatu” zituela haren aurkako frogak. Ilham Tonti uigurrari ere biziarteko espetxealdia ezarri dio Txinak. Informazio gehiago:http://ttiki.com/85620 

 

WfPC batzordea

 

Eztabaida handiak egon dira ebazpenetan. Lehendabizi Palestinaz eta gero Siria-Iraki buruzko ebazpena erretiratu behar izan da. 

 

TaLRC batzordea

 

- Presidente berria hautatu da hiru hautagaien artean, Xhevat Lloshi (Albania), Kaiser Özhun (Uyghur) eta Simona Škrabec (Katalunia). Škrabec idazle esloveniar-katalanak jaso ditu boto gehienak alde handiaz. PENeko hiru hizkuntza ofizialak jakiteaz gain, beste hiru hizkuntza dakizki, katalanera barne.

- Presidenteorde izendatu berriak dira Émile Martel (Quebec PEN), Kaiser Özhun (Uyghur PEN) eta Jean-Frédéric Brun (Langue d'Oc). 

- Jean-Frédéric Brun-ek azaldu du iaz bere zentruak (Langue d'Oc) eta Euskal PENek hizkuntza gutxituez sinatu zuten ebazpenak emaitzak ekarri dituela Frantziarentzat. Aho batez onartu dira, bestalde, portugesaz eta valentziera/katalanaz egindako ebazpenak. Euskarak Nafarroan duen egoeraren berri ere eman dugu bigarrenaren eztabaidan.

- Kaiser Özhun-ek nabarmendu du Gironako Manifestua Europatik ateratzeko beharra.

- 2015ean Quebec-en kongresuan aurrera atera nahi da "Itzulpenaren eta Itzultzaileen Adierazpena".

 

WIPC batzordea

 

-     Islandian garatu zen Eskubide Digitalen kanpainaren jarraipenaz hausnarketa egin da.

-     2015-2018rako Plan Estrategikoa diseinatu da hiru ardatzen inguruan: idazleak defendatu adierazpena askatasuna arriskuan dutenean, hizkuntza dibertsitatea babestu eta PEN sustatzen duten askatasun printzipioak sendotu.

-     Hurrengo kanpainetarako iradokizunak egin dira: a) Zelatatze gaineko kanpaina globala, b) LGBTak eta adierazpen askatasuna, c) difamazio legeak indargabetzeko kanpaina, eta d) inpunitatearen aurkako kanpaina.

 

bottom of page