top of page

Jabier Salutregi aske da zazpi urte eta erdi preso egon ostean

 

 

        Jabier Salutregi preso egon da Espainiako kartzeletan zazpi urte luzez egunkari bateko zuzendaria izateagatik.

EGIN egunkaria sostegatzen zuen ORAIN S.L. enpresako Admnistrazio Kontseiluko kideak ere kartzelatik paseak dira eta oraindik denak ez dira atera. Karlos Trenorrek, esaterako, 8 urte daramatza kartzelan, eta beste bi urte gehiagorako zigorra du.

 

Hona hemen Auzitegi Nazionalak ezarri zizkien zigorrak:

 

1. Xabier Alegria (12 urte eta 9 hilabete)

2. Karlos Trenor (10 urte eta 6 hilabete)

3. Jose Luis Elkoro (8 urte)

4. Isidro Murga (8 urte)

5. Patxo Murga (8 urte)

6. Jexux Mari Zalakain (8 urte)

7. Pablo Gorostiaga (7 urte eta 8 hilabete)

8. Manu Intxauspe (7 urte eta 8 hilabete)

9. Jabier Salutregi (7 urte eta 6 hilabete)

10. Teresa Toda (6 urte)

 

      Iñaki Zapiain, Xabier Otero eta Maite Mendiburu lehenak izan ziren kalera ateratzen. Osasun arazoak direla medio kanpoan geratu ziren Ramon Uranga eta Pepe Rei. Epaiketa atera orduko Manu Aranburu hilda zegoen eta handik gutxira, Jose Ramon Aranguren hil zen.

Gaur egun oraindik daude kartzelan Karlos Trenor eta Xabier Salutregi, EGINeko zuzendaria, osasun arazoengatik beranduago kartzelara.

bottom of page