top of page

 

 

Saudi Arabiak hiltzera zigortu du

Ashraf Fayadh idazlea 

 

 

Saudi Arabiak hiltzera zigortu Ashraf Fayadh idazle palestinarra poema liburu bat argitaratzeagatik. 2016ko ekainaren 14an mundu mailako elkartasun irakurraldia antolatu da, eta bere poemak irakurriko dira 29 herrialdetan, 76 ekitalditan.

 

Euskal Herrian, hainbat euskal idazlek eta musikarik hartuko dute parte

Donostiako Garoa liburu dendan izango den ekitaldian, 

Urtarrilaren 14an, 19:00etatik 20:30etara.

Nazioartean hedatu den testuari atxikimendua emateko aukera zabalik dago. Hemen testua, eta atxikimendua emateko helbidea:



ASHRAF FAYADH BIZIRIK ETA ASKE NAHI DUGU!

 

 

 

 

 

 

 

 


 

     

Berlingo Nazioarteko Literatura Jaialdiak justiziaren eta askatasunaren alde dauden norbanako, erakunde, eskola eta hedabide guztiei dei egiten die, 2016ko urtarrilaren 14an Ashraf Fayadh-i babesa adierazteko, mundu osoan, horretarako hautatutako poemak eta testuak irakurriz.

Idazle ugari ari da ekimen honekin bat egiten. Besteak beste, Herta Müller Literatura Nobel Sariduna, Orhan Pamuk eta Wole Soyinka, edota PEN International elkarteko lehendakari Jennifer Clement, beste askoren artean.

Ashraf Fayadh 35 urteko idazle eta artista palestinarra da, eta Saudi Arabian bizi da. Bertako epaitegi batek heriotza-zigorra ezarri zion 2015eko azaroaren 17an, apostasia krimena leporatuta. Bai atxilotu zutenean eta bai epaiketan bertan, abokatua ukatu zitzaion.

Fayadh giltzarria izan da Saudi Arabiako arte garaikidea mundura zabaltzeko. Londresko Tate Modem Arte Garaikideko museoaren zuzendari Chris Dercon-en hitzetan, esaterako, “Fayadh erabat zabalik dagoen artista eta bitartekari ausarta” da.

Islamari uko egiteaz gain, Fayadh ateismoa sustatzeaz eta irainak zabaltzeaz ere akusatu du Saudi Arabiak, 2008an argitaratu zuen ‘Argibideak barruan’ poema bilduman idatzitakoak oinarritzat hartuta. Fayadhek zehaztu duenez, berriz, poema horiek “niri buruzkoak dira, errefuxiatu palestinarra naizen heinean, eta kulturarekin eta filosofiarekin lotutako gaiei buruzkoak. Erlijioaren extremistek, ordea, Jainkoaren aurkako ideia suntsitzailetzat jo dituzte”. 

Karguek, epaiketaren berme juridikorik eza agerian uzteaz gain, Fayadhen errugabetasuna ez ezik, Saudi Arabia beste behin ere giza eskubideak ukatzen dituen erreinua dela erakusten dute. Munduko herrialderik itxienetakoa da, sailkapen lazgarrienetan ageri den moduan. Human Rights Watch giza eskubideen behatokiaren arabera, errepresioan gero eta gehiago oinarritzen diren Saudi Arabiako legeak adierazpen askatasunaren erabat aurkakoak dira, eta erregimenak eta poliziak erabateko boterea dute, epaileen inolako kontrolik gabe.  

Ashraf Fayadhen kasua ez da isolatua. Errepresioan erabat oinarritutako erregimen baten biktima diren guztien sinboloa besterik ez da. Askatasuna eta demokrazia beste guztiaren gainetik jartzen omen duten mendebaldeko gobernuen babes osoa duen erregimen baten biktima da. Orain, gainera, Saudi Arabia NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan esertzen da, ustez bere kideak askatasunaren eta eskubide zibilen defendatzaile nabarmenenak diren erakunde batean. Wikileaks-ek jakinarazi zuen moduan, Erresuma Batuarekin adostuta eta bozka sekretuak erostia dago bertan Saudi Arabia, 2013az geroztik. Mendebaldeko beste herrialde askok armak saltzen dizkiote Saudi Arabiari, eta harreman komertziala ere badute, petrolioa erosiz. Zurrunbilo horren erdian, berriz, eskubide oinarrizkoenak ere zanpatuak dituzten herritar arruntak daude, Ashraf Fayadh bezala.

Mendebaldeko agintariek Estatu Islamikoaren aurka erakutsi duten suminduraren erdian, gerraren erretorikan eta erantzunen erretolikan, ez dute hitz bakar bat bera ere esan Estatu Islamikoak islama ulertzeko duen modu anker eta itxi horretan Saudi Arabiak duen erantzukizunaren inguruan. Ez dago zalantza askorik Saudi Arabiaren ispilura begiratuz gero: gustukoak ez dituzten jokabideen aurrean, inolako oinarririk gabe herritarrak atxilotzea eta atxilotuei lepoa moztea. Lepoak mozteari dagokionez, zehazki, azken urte honetan, Saudi Arabiak Estatu Islamikoaren marka gainditu du. 

Irakurraldi bateratu honekin, mundo osoan, Erresuma Batuko eta AEBetako gobernuei dei egiten diegu, Ashraf Fayadhen izenari eta kasuari hel diezaioten, Saudi Arabiari presioa egiteko lehen pauso gisara, giza eskubideak errespetatzen has dadin.

Areago, Nazio Batuei exijitzen diogu Saudi Arabia Giza Eskubideen Kontseilutik bidaltzea, oinarrizko eskubide zibilak errespetatzen ez dituen bitartean.

Mendebaldeko gobernuei ere dei egin nahi diegu, batez ere Erresuma Batuari eta AEBei, giza eskubideak sistematikoki urratzen dituen herrialde bati sustengua ematea sortzen ari den arazo eta gorabehera guztiak onartu ditzaten.

Mundu mailan, www.worldwide-reading.com. webgunean bilduko ditugu hainbat hizkuntzatan egingo diren irakurraldien testuak. Euskal Herrian, berriz, pen@euskalpen.eus helbidera idatz dezakezue atxikimendua soilik bidaliz, edota atxikimendua bidaliz eta parte-hartzeko borondatea agertuz.

 

 

Euskal PEN - Basque PEN

pen@euskalpen.eus

bottom of page