Anuntxi Arana penkideak Argizaiola Saria jaso du abenduan, Durangoko Azoka antolatzen duen GEREDIAGA ELKARTEAren eskutik.
Anuntxi Arana Angelun bizi da eta euskal mitologiari buruzko lanak egin ditu. Haren lan nagusia, "Orozko Haraneko kondaira mitikoak" doktorego-tesia, 1998an egin zuen Bordeleko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean.
“Euskal kultura sustatzeko egin duen lana" aintzat hartu nahi du Durangoko Azokak, eta abenduaren 6an saria eman zioten San Agustin Kulturgunean, Oier Guillanek zuzendutako ekitaldian.
Aranaren beste lan batzuk dira:
-
Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak – Haranburu Altuna, 1985
-
Jean-François Cerquand, Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak - Txertoa, 1985 eta 1986
-
Mito hurbilak: euskal mitología jendeen bizitzan – Gatuzain 2000
-
Mitoen bilakatzea – Gatuzain 2004
-
Jentilak eta kristauak – Elkar 2008