Martxoaren 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna
Egitasmoa
Azken lau urteotan egin dugun bezala, aurten ere ekimenaren helburua da emakume idazleak begi bistan jartzea, ikusgarritasuna ematea. Idazleez gain, itzultzaile belaunaldi oso trebea ari da sortzen, eta emakumeak dira gehienak.
Esperientziaz dakigu, azken 12 hiletan emakumeek argitaratutako liburuez galdetuko bagenu, bizpahiru titulu gehienez ere erantzungo liguke jende gehienak. Poster honetan, ordea, aletxo batzuk bildu ditugu. Emakumeek idatzitako liburu gehienak ustekabean pasatu ohi dira eta, tamalez, askotan egileek beraiek ere ez dute euren burua idazletzat hartzen. Ez da hutsala, beraz, ezagupen hori modu nabarmenean egitea, jendaurrean eta liburu-dendetan. Euskaraz sortzen zein kanpokoak euskarara ekartzen, lan handia baitago atzean.
Ekimena Euskal Herrian
Euskal Herri osoko 200 liburudendatara eraman ditugu posterrak erakusleihoan jartzeko eta horren inguruan kokatzeko emakumeek idatziriko liburuak.
Ikusgarritasuna helburu, liburu-dendez haratago liburutegietara ere eraman ditugu posterrak, eta berdintasun teknikaria duten hainbat udaletara, edo emakumeen aldeko elkarteak dauden espazioetara ere.
Amaitzeko, bistan da sarean zabaltzeak gaur egun daukan garrantzia. Hori dela eta, aurten kartel ikusgarritasun handiagoa lortzeko saiakera berezia egingo dugu, besteak beste gure kide eta hurbilekoen sareetan sustatzeko eskatuz eta, beraz, bolo-bolo hedatu dadin.
Ekimenak nazioartean
On 8 March, while the world celebrates International Women’s Day, PEN International and the Women Writers Committee will be protesting the imprisonment and/or persecution of three courageous women writers: Khadija Ismayilova (Azerbaijan), Sanjuana Martínez Montemayor (Mexico) and Gao Yu (China).