Azken Albisteak

Joan Mari Torrealdai penkidea zendu da 

Joan Mari Torrealdai, 2004an Euskal PEN bersortu zen unetik  penkidea, euskal-tzalea eta euskaltzaina, euskalgintzaren erreferente ezinbestekoa, 2020ko uztailaren 31n zendu da.

Gu ere zordun, gu ere triste. PENkide, gure lehen Idazlumarekin omendua (2005), eta sekula ez aski eskertua: adierazpen askatasuna norbere hizkuntzan hasten da. Inurri lan horretan zure bidean goaz mundura, Joan Mari. Mila esker.

BERRIA egunkariak gehigarri berezia argitaratu du eta, ekarpenen artean, Laura Mintegik idatzitakoa dakargu orri hauetara, euskaraz eta ingelesez.

Atzeratu dira maiatzean eta irailean bildu behar ziren TaLRC Batzordea (Myanmar) eta 86. PENen kongresua (Uppsala-Suedia) 

PEN Internationalek 2020ko maiatzaren 18tik 21era egitekoa zuen Translation & Linguistic Rights Committee (TaLRC) batzordearen bilera eta, berarekin batera, International PEN Women Writers Committee (IPWWC) batzordea ere atzeratu dira, biak ala biak Yangon hirian (Myanmar). 

2020ko irailaren 7tik 11ra egitekoa zen 86th PEN Congress Uppsala hirian (Suedia) eta hau ere atzeratu da. Kongresuaren gaia zenTHE POWER OF WORDS: Ensuring freedom of expression in a time of polarization.

TaLRC Batzordea bilduko da Yangon hirian 
 (Myanmar) maiatzean eta 86. PENen kongresua irailean Uppsala hirian (Suedia) 

PEN Internationalek 2020ko maiatzaren 18tik 21era egingo du Translation & Linguistic Rights Committee (TaLRC) batzordearen bilera eta, berarekin batera, International PEN Women Writers Committee (IPWWC) batzordea ere bilduko da, biak ala biak Yangon hirian (Myanmar). 

2020ko irailaren 7tik 11ra, ordea, 86th PEN Congress bilduko da Uppsala hirian (Suedia). Kongresuaren gaia izango da THE POWER OF WORDS: Ensuring freedom of expression in a time of polarization.

"Asel Terrorista? Mesedez" kanpaina abiarazi dute Asel Luzarraga penkidearen alde  

Asel Luzarraga idazlea 2009k abenduaren 31n atxilotu zuten Txileko Araukanian zuen etxean, Lege Antiterroristaren pean, maputxe herriari erakutsitako elkartasunagatik eta bere ideia eta testu anarkistengatik. 

2010eko abuztuan, Temukoko epaitegiak kondenatu zuen, eta Txiletik alde egitera derrigortua izan zen. Ameriketako Giza Eskubideen Batzordean (AGEB) haren aurkako demanda aurkeztu zuen Luzarragak eta 2019ko abenduan AGEBk bere salaketa onartu zuen. Orain kanpaina abiatu dute erronka horri aurre egiteko.

Informazio gehiago hemen.

© 2015, LMk sortua

Wix.com erremintarekin

Euskal PEN sarean
euskalpen.eus sareratu
  • Icono de la aplicación de Facebook
  • Twitter App Icon