© 2015, LMk sortua

Wix.com erremintarekin

Euskal PEN sarean
euskalpen.eus sareratu
  • Icono de la aplicación de Facebook
  • Twitter App Icon

Azken Albisteak

85. PEN Internationalen kongresuan izan da Euskal PEN Manilan 

PEN Internationalek, munduko idazle elkarte handienak, urteroko kongresua eduki du irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean Manilan. Euskal Herriko PEN taldea ere bertan izan da, gure literatura eta kultura sustatzen eta euskararen esperientzia Filipinetaraino eramaten, 200 idazle eta kazetari baino gehiago bildu dituen bilkuran.

Manilako kongresuaren izenburua “Speaking in Tongues: Literary Freedom & Indigenous Languages” izan da (Hizkuntzetan idatzi: literatur askatasuna eta hizkuntza indigenak).

Informazio gehiago hemen. Kongresuaren kronika laburra hemen

WIPC batzordea Rotterdam hirian elkartu da  2019ko maiatzaren 29-31n

Aurtengo PEN Internationaleko Idazle Jazarrien aldeko Batzordeak (WIPC-Writers in Prison Committee) 2019ko maiatzaren 29tik 31ra egin du bilera Herbeheretako Rotterdam hirian, ICORN (International Cities of Refuge Network) erakundearekin batera, eta bien leloa izan da At home Everywhere

Informazio gehiago hemen.

PENeko Hizkuntza Eskubideen eta Itzulpengintzaren batzordeak 2019ko maiatzaren 1etik 5era egin du bilera Chiapasko San Cristobal de las Casas hirian.

Hizkuntza indigenen nazioarteko urtearen testuinguruan antolatuta, Unesco, INALI eta Mexikon eremu federalean edo Chiapasko estatuan gai indigenetan diharduten gobernu, unibertsitate eta bestelako erakundeetako ordezkariak ere izan dira.

Egun batean Chiapasko idazleen txanda izan zen, tzotzil, tzeltal, chol eta beste hizkuntza batzuetan.

Azken saioa emakume idazleena izan da: Nina Jaramillo kitxua argentinarra, Natasha Kanape Quebec-eko innua, Enriqueta Lunez Chiapasko tsotsila. Gero Guatemalako hezkuntza ministro izandako Otilia Lux k’itxeak ere hartu du hitza. 

ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek Donos-tiako epaitegira joan beharko du deklaratzera 

  

      Martxoaren 20an ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek Donostiako epaitegira joan beharko du deklaratzera bi ertzainek bere aurkako salaketa jarri zutelako, irainak egotzita.

 

Arbelaitzek informatu zuen bi agente horiek nola urratu zituzten herritar baten hizkuntza eskubideak. Epaileak ebatzi beharko du epaiketa egin ala ez. 

Informazio gehiago hemen.

Euskal PEN eta Garabide Elkartea ekimen batean murgildu dira Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtean

Euskal PEN, Garabide Elkartearekin, Erroa Argitaletxearekin eta Guatemalako Maya Kakchiqel Unibertsitatearekin batera, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urterako ekimen berezi baten murgildu da.

 

Munduko hizkuntzen altxor literarioa erakutsiko duen poema liburua prestatzen ari gara. Horretarako, ezinbesteko dugu mundu zabalean hizkuntza indigenetan lanean diharduten poeten lanak jasotzea. Erantsitako artxiboan daukazue liburu honetarako irizpide guztiak.

Liburuan argitaratzeko irizpideak (ENG - FR - CAS)

PEN Internationalek eta 15 PEN taldek  salatu dute ekintzaile katalanen aurkako jazarpena

  

PEN Internationalek eta PEN hainbat taldek komunikatu bateratua eman dute argitara salatzeko Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en aura dauden sezesio eta matxinada delituak salatzeko.

Komunikatua 2018ko irailean onartu zen PENek Pune hirian (Indian) egin zen kongresuan. Lau hizkuntzatan idatzita  dago (ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta katalaneraz) eta bertan aipatzen dira 1922an PENek idatzi zituen oinarrizko printzipioak adierazpen askatasunaren aldekoak. 

Judith Rodriguez poeta australiana eta penkide ezaguna zendu da

  

PENeko jardunari esker ezagutzeko parada izan dugun pertsona miresgarrietako bat joan zaigu. Duela urte bi bisitatu gintuen Judith Rodriguezek, kongresuan Galizian zela probestuta Bilborainoko bidea egin zuten Judithek eta Zoe eta Rebeca alabek.

Urtzi Urrutikoetxeak harreman estua izan zuen Judith Rodriguezekin eta haren gaineko gogoeta egin du euskaraz eta ingelesez.

Euskal PENen ordezkariak