Azken Albisteak

Besteen Ahotsa / La voix des Autres Jardunaldiak 2021eko urriaren 13an eta 14an egingo dira online,

Etxepare Euskal Institutuak, Quebec-eko Université Laval-ek, PEN Quebec-ek eta Euskal PENek antolatuta.

Besteen ahotsa_kartela.jpg
Azala EUS-ENG
Azala EUS-ENG

Euskal PEN 1950
Euskal PEN 1950

Liburu-azala ENG
Liburu-azala ENG

Azala EUS-ENG
Azala EUS-ENG

1/4
Poems for Peace
Poems for Peace

Mererid Hopwood
Mererid Hopwood

Peace Heddwch-Poems for Peace
Peace Heddwch-Poems for Peace

Poems for Peace
Poems for Peace

1/8
Cultur's Oxygen
Cultur's Oxygen

Cultur's Oxygen
Cultur's Oxygen

1/1
Hizkuntza gutxituen Legea
Hizkuntza gutxituen Legea

Hizkuntza gutxituen Legea
Hizkuntza gutxituen Legea

1/1

Besteen Ahotsa / La voix des Autres, 

Diversité linguistique et littérature : Québec et le Pays Basque

La voix des autres / Besteen ahotsa, 

Eleaniztasuna eta literatura: Euskal Herria eta Quebec

Informazio gehiago, hemen.

Euskal PENek beraren historia jasotzen duen liburuxka eman du argitara, euskaraz eta ingelesez

Euskal PENek argitara eman du beraren historia jasotzen duen 28 orriko liburuxka, Euskal PEN hiru jauzitan - Basque PEN in three leaps tituluaz.

Liburuxka hau, PENen mendeurrenaren harira udazkenean argitaratuko den 320 orriko liburu mardularen azken atalaren separata da. Liburuak PEN International An Illustrated History titulua du eta oso-osorik euskaratu da PEN International ehun urte tituluaz.

Separata eta liburua Euskararen Etxean aurkeztuko dituzte irailaren 14an Euskal PENeko Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea andre-jaunek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lorea Bilbao andreak.

Wales PEN Cymru taldeak eta Euskal PENek Poems for Peace ekimena antolatu dute 

Uztailaren 4an egin da Wales PEN Cymru eta Euskal PENek antolaturiko ekimena. Hiru poeta galestar eta hiru poeta euskaldun poema irakurtaldian aritu dira. Euskaraz Leire Bilbao, Itxaro Borda eta Kirmen Uribe poetek jardungo dute.

PEN Internationalen mendeurreneko ekimenen baitan, Twinning edo senidetze proiektua abiarazi du mundu osoko zentroak harremanetan jarri eta elkarrekin egitasmoak garatzeko. Euskal PENen kasuan, Gales PEN Cymru zentroarekin batera senidetuta ospatuko dute urteurrena eta hainbat ekimen dituzte eskuen artean.

         

TLRC Batzordeak bilera egin du online, Urtzi Urrutikoetxea buru duela.

Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak (TLRC, Translation and Linguistic Rights Committee) ekainaren 25 eta 26an bildu izan da online. Denetara 58 PEN taldek hartu dute parte. 

Gaiordenean ikus daitekeenez, Paul Bilbao PENkideak Towards the respect and equality of Languages (in recognition of the 25th anniversary of the Universal Declaration of Linguistic Rights) izeneko mahai ingurua gidatu zuen eta, segituan, Linguistic Rights Report lan mardula aurkeztu zuen.

 

Bestalde, Cultur's Oxygen, the PEN Report txosten interesgarria aurkeztu zen bileran zehar.

Euskal PENek gogor salatu nahi ditu Frantziako Konstituzio Kontseiluak Hizkuntza Gutxituen Legearen gainean hartutako erabakiak

Apirilaren hasieran Frantziako Legebiltzarrak Hizkuntza Gutxituen Legea onartu zuen, Molac Legea gisa ere ezagutzen dena, baina  Konstituzio Kontseiluak maiatzaren 21ean  erabaki du hainbat artikulu Konstituzioaren aurkakoak direla eta legearen bi artikulu baliogabetu ditu: murgiltze-sistemari buruzkoa eta berezko hizkuntzetako zeinu diakritikoen erabilerari buruzkoa.

 

Euskal PENek uste du Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia onartzezina  dela eta bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak eta haren idazkari nagusia den Paul Bilbao PENkideak egindako salaketarekin, Botere judizialaren kolpe gogorra izeneko artikuluan.