Azken Albisteak

Joseba Sarrionandia (arg. Ainhoa Iraola)
Joseba Sarrionandia (arg. Ainhoa Iraola)

Joseba Sarrionandia (arg. Ainhoa Iraola)
Joseba Sarrionandia (arg. Ainhoa Iraola)

1/1

Joseba Sarrionandia Euskal Herrian dago. Ongi etorri!

 

Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrian dagoela eman du aditzera Anboto aldizkariak, Jone Guenetxeak egindako elkarrizketaren bidez, apirilaren 22an.

1981ean argitara eman zuen lehen poema liburutik, Izuen gordelekuetan barrena, ez dio utzi idazteari eta argitaratzeari, kartzelan emandako 5 urteetan eta erbestean egon den  36 urteetan. Poesian nabarmentzekoak dira Gartzelako poemak eta Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995), prosan  NarrazioakAtabala eta euria eta Lagun izoztua eta saiakeran Ni ez naiz hemengoa eta Moroak gara behelaino artean?, besteak beste.

Joseba Sarrionandia izan zen 1987an Euskal PEN taldeari bizialdi berria emateko agiria sinatu zuten 20 idazleetarik bat, Jean Louis Davant, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Joxe Azurmendi eta beste batzuekin batera.

Euskal PEN kideontzat poz handia da Joseba gure artean egotea. Ongi etorri etxera!

posterra 2021
posterra 2021

posterra 2021
posterra 2021

1/1

Martxoaren 8a, Emakume Idazleak ikusgai

Urtero bezala, Euskal PENek, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen babesaz, argitara eman du euskal emakume idazleen liburuekin osaturiko afixa. Helburu nagusia da emakume idazleen ikusgarritasuna azpimarratzea, euren lanak erakustea eta eremu publikoan nabarmentzea

Afixa ikusgarri egongo da Euskal Herriko liburudendetan martxoaren 8aren aurreko astetik eta ondorengo astera arte.

Afixa hemen dago eskuragarri. Jaitsi, inprimatu eta jarri begi bistan zure espazioan.

 

Animatu, argazkia atera eta sareetan hedatu, traola hau erabilita: #M8euskalpen. Eskerrik asko!

Leire Bilbao Ama Hizkuntzaren Nazioartek
Leire Bilbao Ama Hizkuntzaren Nazioartek

Leire Bilbao Ama Hizkuntzaren Nazioartek
Leire Bilbao Ama Hizkuntzaren Nazioartek

1/1

Leire Bilbao Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

PEN Internationalen Itzulpengintza eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak, ANHE ospatzeko poesia maratoia egin du otsailaren 21ean, munduko osoko 30 hizkuntza gutxitutako bideo poemekin. Euskal PENek ere parte hartu du, eta Leire Bilbaok ordezkatu du gure literatura. Leire Bilbao idazlearen Ez dut nahi eta Gura dut bi poemak bideoan sareratu ziren.

Bideoa hemen ikus daiteke, eta beste taldeek sareratutakoak, traola hauetan ikus daitezke: #MotherLanguageDay eta #PENintTLRC

ANTI elkarrizketa Josu Martinezekin
ANTI elkarrizketa Josu Martinezekin

josu martinez
josu martinez

ANTI elkarrizketa Josu Martinezekin
ANTI elkarrizketa Josu Martinezekin

1/2

ANTI film laburraren gaineko solasaldia, otsailaren 21ean

 Harrera bikaina izan du Euskal PENek ANHErako antolatutako ekimenak.

 

ANTI film laburra ikusteko egindako deialdiak, oihartzun zabala izan du, Euskal Herrian nagusiki, baina baita Galesen, Katalunian, Chiapasen eta beste hainbat lekutan.

 

Arratsaldean oso solasaldi interesgarria izan dugu Josu Martinez filmaren zuzendariarekin, Gaizka Aranguren kazetariak gidatuta.

ANTI film laburra
ANTI film laburra

Anti Filma
Anti Filma

ANTI film laburra
ANTI film laburra

1/2

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, otsailaren 21ean

Euskal PENek, Gastibeltza Filmak-en eta Adabaki Ekoizpenak-en laguntzarekin, otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Egunean, “Anti” film laburra ikustera gonbidatzen zaitu. Egun osoz, irekia izanen da ikusi nahi dutenentzat, eta arratsaldeko 19etan, filmari buruzko solasaldia, PEN Internationaleko Hizkuntza Eskubideen batzordeburu Urtzi Urrutikoetxearekin, Gaizka Arangurenek gidatua eta Josu Martinez filmaren zuzendaria ere bertan dela; Euskal Herriko eta nonahiko ikusleen galderei erantzuteko prest. Solasaldia, hemen: https://meet.jit.si/euskalPEN

Informazio zehatzagoa hemen euskaraz eta hemen ENG, FR eta ES

Filma hemen ikusi ahal izango da, otsailaren 21ean 00:00etatik 24:00etara.


Trailerra ikusi EUS, ENG, FR eta ES

Euskal PEN logoa
Euskal PEN logoa

Euskal PEN logoa
Euskal PEN logoa

1/1

Euskal PENen Zuzendaritza Taldea berritu da

Euskal PENek Zuzendaritza Taldea berritu zuen urtarrilaren 30ean. Urtzi Urrutikoetxea izan da lehendakaria azken urteetan eta orain Laura Mintegik hartu du lehendakaritza.

Lehendakariordea Paul Bilbao da, Idazkaria Xabier Paya, Diruzaina Urtzi Urrutikoetxea eta batzordekideak dira Itxaro Borda, Gari Berasaluze eta Maialen Sobrino.

Ongi etorri ardura berriak hartu dituzten kide guztiei eta, nola ez, eskerrik beroenak Zuzendaritza Taldea utzi duten Hasier Rekondo, Lutxo Egia, Asier Serrano eta Petra Elser jaun-andreei.