AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA, otsailak 21
Euskal PENek, Gastibeltza Filmak-en eta Adabaki Ekoizpenak-en laguntzarekin, otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Egunean, “Anti” film laburra ikustera gonbidatzen zaitu. Egun osoz, irekia izanen daikusi nahi dutenentzat, eta arratsaldeko 19etan, filmari buruzko solasaldia, PEN Internationaleko Hizkuntza Eskubideen batzordeburu Urtzi Urrutikoetxearekin, Gaizka Arangurenek gidatua eta Josu Martinez filmaren zuzendaria ere bertan dela; Euskal Herriko eta nonahiko ikusleen galderei erantzuteko prest.
Aurretik, egunean zehar filma ikustea eta sortzen dizkizun iruzkin, hausnarketa edo sentipenak gurekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu,
pen@euskalpen.eus helbidean, edo sare sozialetan (@euskalpen ), #euskalpen , #basquepen , #AHNE edo #IMLD traolak erabiliz (Ama Hizkuntzaren nazioarteko egunagatik).
EGITARAUA
- Otsailaren 21ean egun osoz egongo da Anti filma ikusgai, esteka honetan: https://vimeo.com/348213709
Trailerra:https://vimeo.com/366689832
- 19.00 Zuzeneko saioa: https://meet.jit.si/euskalPEN Josu Martinez zine zuzendariarekin, Gaizka Arangurenek gidatuta eta Urtzi Urrutikoetxeak aurkeztuta, zuzenean zein sare sozialetatik edo mezu bidez iristen zaizkigun galderekin eztabaidan.
FITXA TEKNIKOA
Fikziozko film laburra. 19 minutu
1921eko negua. Parisetik heldu da maistra Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten. Maistrak frantsesez baino ez. Haurrek elkar salatu beharko dute euskaraz egiten duten aldiro.
Zuzendaria:Josu Martinez
Aktore nagusiak: Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé, Ximun Fuchs