top of page

Azken Albisteak

Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideek Batzordeak (TLRC) ekimen interesgarria egin du hizkuntza isilduak ikustarazteko.

Making silenced languages visible lelo pean, Translation and Linguistic Rights Committee delakoak ekimen interegarria hasi zuen otsailean. Astez aste Batzordearen youtube sarean hizkuntza bati eskainitako poema irakurtzen du poeta ezagun batek.

22. astean Miren Agur Meabe idazleak egin du bere ekarpena eta bideo honetan ikus  eta entzun daiteke.

WIPC eta WfPC batzordeak maiatzean bilduko dira Zagreb (Kroazia) eta Bled (Eslovenia) hirietan.

Writers in Prison Committee (WIPC) eta Writers for Peace Committee (WfPC) batzordeak elkarren segidan bilduko dira, Zagreb eta Bled hirietan, PEN zentruetako kideak bi bileretara joan ahal izan daitezela errazteko. WIPC-en bilera maiatzaren 12tik 14ra izango da eta WfPC-ena, ordea, maiatzaren 16tik 18ra.

Idazle Jazarrien aldeko Batzordeak aurten aukeratu duen leloa izan da Free the word/world in times of war and repression. Bakearen Aldeko Idazleen Batzordeak aukeratu duen leloa da Imagine all the people…

Emakume Idazleen Batzordeak (IPWWC) bi eguneko bilera egin du online.

Martxoaren 10ean eta 11n online bildu izan da International PEN Wowen Writers Committee (IPWWC) delakoa, Zoe Rodriguez australiarraren zuzendaritza pean. Bi egunetan 60tik gora emakume elkartu dira. Bereziki lazgarriak izan dira Iran, Afghanistan eta Ukrainako idazleen testigantzak. San Miguel PEN taldeko Judyth Hill-ek Workshop on Social Media eskaini du. Bileraren amaieran poesia irakurtaldia izan da, Know Her Words: Women’s Poetry from Around the WorldEuskal PENen izenean hiru emakumek hartu dute parte, Laura Mintegi lehendakariak eta Maddalen Subijana eta Sara Arregi itzultzaileek.

Aurten ere emakumeak idazle izan da Euskal PENen leloa aurtengo posterrean.

Urtero bezala, aurten ere Euskal PENek poster batean bildu ditu euskal emakume idazleak eta itzultzaileak2022ko martxotik 2013ko martxora euskaraz argitaratu dutenak ala beste hizkuntza batetik euskara literatura ekarri duten emakumeak. Posterra bi astez kokatu da euskal luraraldeetako liburudendetan. Kalitate handiko posterra jaitsi eta inprimatu nahi izanez gerohemen sakatu.

Idazle Presoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Euskal PENek azaroaren 15ean.

Urtero bezala, aurten ere PEN Internationalek DOIW (Day of Imprisoned Writer) gogorarazi du azaroaren 15ean. José Rubén Zamora Marroquín (Guatemala), Narges Mohammadi (Iran), Server Mustafayev (Ukraina) eta Tsitsi Dangarembga (Zimbabwe) dira 2022ko Idazle Presoen Egunaren aurpegiak eta ahotsak. Lau kasu hauen bidez salatu nahi dira mundu osoko idazle eta kazetariek jasan ohi dituzten mehatxu eta erasoak adierazpen askatasunerako eskubidea modu baketsuan gauzatzeagatik.   Informazioa luze eta zabal hemen.

Euskal idazleek parte hartu dute Frankfurt-en ospatu diren bi Liburu Azoketan, 2022ko urriaren 19tik 23ra.

Urriaren 19tik 23ra Frankfurt-eko Liburu Azoka Espainia izan da herrial de gonbidatua. Idazle espainiarrekin, katalanekin eta galegoekin batera, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Patxi Zubizarreta idazleek eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak hartu dute parte.

Paraleloki, Beyond Spain izenpean Frankfurteko Azoka alternatiboa ospatu da,  25garrenez, non Fito Rodriguez, Edorta Jimenez eta Laura Mintegi idazleek eta Petra Elser itzultzaileak parte hartu duten.

Pablo Gonzalez kazetariak jaso du Kazetarien Euskal Elkargoak eman dituen 2022ko sarietariko bat.

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Euskal Kazetaritza Sariak eman ohi ditu urtero, eta aurten, besteak beste, Pablo Gonzalez kazetariari eman dio. Pablo Gonzalez otsailaren 24tik dago atxilotuta Polonian, epaitu gabe, eta salaketa zertan oinarritzen den jakin gabe.

Sari honen bidez Kazetarien Elkarteak salatu nahi izan du kazetariak pairatzen duen egoera irregularra, giza eskubideen, adierazpen askatasunaren eta mugimendu askatasunaren kontrakoa. 

bottom of page