Jexuxmari Zalakain, EGINeko Administrazio Kontseilukidea, aske 8 urteren ondoren
2015/09/27
Irailaren 27an askatu zuten Jexuxmari Zalakain Dueñas-eko (Palentzia) kartzelatik, 8 urtez preso egon ostean.
60 urte betetzeko hilabetea falta zitzaiola, 68 urte betetzeko dagoela askatu dute Zalakain, nahiz eta urte batzuetan hezurretako gaixo mingarria izan duen.
Euskalerria Irratiak emititzeko lizentzia jaso du, sortu eta 28 urtera2015/08/28
Nafarroako Gobernuak FM lizentzia eman dio 1987ko azaroaren 7an sortu zen Euskalerria Irratiari. 1997an egin zen deialditik oraindik eman gabe zeuden bi lizentzietatik bat berari zegokion, baina UPNren gobernuak ez zion eman. Auzitegi Gorenak Yolanda Barcinaren gobernuari eman zion agindua, Nafarroako Gobernu berriak bete du orain, Uxue Barkos buru duela.
Euskal PENek ebazpena aurkeztu zion PEN Internationalari eta 2013an Reykjavik-en (Islandia) burutu zen kongresuak onartu zen aho batez.
Xavier Vinader kazetariari omenaldia Donostian, ekainaren 19an
2015/06/18
Antartida Produktorak dokumentala egin du, Xavier Vinader kazetariaren omenez, eta Donostiako San Telmo Museoan proiektatuko da ekainaren 19an. Xabier Salutregi EGINeko zuzendari ohiak kartzelan idatzi duen testua irakurriko du Teresa Todak.
Ondorengo mahai-inguruan mintzatuko dira Martxelo Otamendi, Tasio Erkizia, Ángel Leiro eta Xavier Montanyá (dokumentalaren zuzendariak), David Fernandez eta Pepe Rei.
Teresa Todak zabaldu du aurtengo WIPC bilera Amsterdamen
2015/05/27
PEN Internationaleko Idazle Jazarrien Batzordeak (Writers in Prison Committee) bi urterik behin egiten duen bilera nagusia dauka asteon Amsterdamen maiatzaren 26tik 29ra, ICORN (International Cities of Refuge Network) erakundearen bilkurarekin batera.
Bilkuraren gaia da izan da "Creative Resistance: Stories from the Edge of Freedom". Aurten, euskal ordezkaritza berezia ere izan da, Teresa Toda kazetariak zabaldu baitu bilkura Frontline Report en atalean. Cathal Sheerin PEN Internationaleko kideak egin dio elkarrizketa jendaurrean.
Urtzi Urrutikoetxeak parte hartu du WfPC (Writers For Peace Committee) bileran Bled-en (Eslovenia)
2015/05/10
PEN Internationaleko Writers for Peace Committee delakoaren 47. Konferentzia burutu du Bled-en (Eslovenia), maiatzaren 6tik 9ra eta Urtzi Urrutikoetxeak parte hartu du bertan, Euskal PENen ordezkari.
Petra Elser eta Maria Colera itzultzaileek TaLRC batzordean hartu dute parte
2015/04/25
PEN Internationaleko Itzulpena eta Hizkuntza Eskubiden Batzordea (Translatons and Linguistic Rights Committee) Bartzelonan bildu da apirilaren 21etik 23ra. Petra Elser (Euskal PEN) eta Maria Colera (EIZIE) hartu dute parte.