top of page

Azken Albisteak

Ourensen (Galizia) egin da PEN Internationalen Kongresua

 

   Irailaren 26tik 30era egin da Ourensen urteroko kongresua, PEN Internationalek antolatua. Hiru kide joan dira Euskal PENetik, Urtzi Urrutikoetxea, Laura Mintegi eta Lutxo Egia.

Idazle Jazarrien Batzordean parte hartzeaz gain, aurtengo zeregina garrantzitsuena izan da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztea Translation & Linguistic Rights Committee delakoan, eta nazioarteko penkideak gonbidatzea abenduan Donostiara etor daitezen Hizkuntza Eskibideen Nazioarteko Kongresura.

Gehiago irakurri

Adnan Hassanpour kazetari kurdua aske geratu da 

 

Euskal PENeko Honorary Member den Adnan Hassanpour kazetari kurdua libre utzi berri baitute Iranen, hamar urte preso –horietako asko heriotzara zigortuta- eman ondotik.

 

Hassanpourren senideekin elkarlanean egon gara urteotan, lehendabizi heriotza zigorra bera kentzeko, eta gerora askatasuna lortzeko. 2008an bere arreba Leyla Hassanpour-ek testigantza Gasteizeko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordeetan. 

 

Hassanpour familiaren esker ona jaso dugu euskal penkide guztientzat.


Turkiari buruzko adierazpena, Bakearen aldeko Idazleen Batzordeak egina  

 

   Bakearen aldeko Idazleen Batzordeak (WfPC, Witers for Peace Committee), PEN International osoaren izenean, adierazpena egin du Turkian azken hilabetean jazotzen ari diren gertaeren harira. 

Adierazpen hori ingelesez era frantsesez kaleratu da.

Johannesburg-en (Hego Afrika) burutu da martxoan TaLRCen bilera  

 

   Martxoan burutu da Johannesburg-en (Hego Afrika) TaLRCen bilera (Translation and Linguistic Rights Committee). Urtzi Urrutikoetxea eta Laura Mintegi izan dira Euskal PENen ordezkariak.

 

    Batzordeko kideek saio itxiak egin dituzte, programa estuan, eta, horrez gain, "Free the Word!" ekitaldian hartu dute parte.

 

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren inguruan Jardunaldiak

 

   Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioarekin lankidetzan, Euskal PENek Jardunadiak antolatu zituen Donostian otsailaren 20 eta 21ean, azken egun honetan ospatzen baita Ama Hizkuntzaren Eguna nazioartean.

 

    Programa zabalaren barruan denetariko ekimenak burutu ziren: mahai-ingurua, solasaldia, bideo emanaldia, poema errezitaldia, kantuak eta musika jaidaldia. Programa osoa topa daiteke DSS2016 Fundazioaren webgunean. Eta bertan daude ekimen batzuen bideoak.

 

Garabide Elkarteko koordinatzailea Txema Abarrategik aurkeztu zuen Beltzean Mintzo dokumentala, Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz.

bottom of page