top of page

Azken Albisteak

Ken Saro Wiwa ekintzaile nigeriarra, euskaraz   

Mikel Elorzak itzuli du Basque Ken Saro Wiwa ekintzaile nigeriarrak 1989an argitaratu zuen Afrika Kills her Sun lana, Afrikak bere eguzkia hiltzen du izenpean. Ingleses literatura ikasi zuen University of Ibadan delakoan eta, Biafraren Gerlaren harira, kazetari eta idazle aritu zen 1984tik aurrera.

MOSOP (Movement for the Survival of the Ogoni People) talde bakezalea sortu zuen, baina Sani Abacha Generalaren gobernu militarrak egotzi zion lau buruzagi ogoniarren heriotzaren ardura. Ken Saro Wiwa eta beste ekintzaile batzuk heriotza zigorrera zigortu zituzten eta urkatuak izan ziren 1995ean.

Euskal PENek ekitaldi ugari egin zituen 2005ean, haren heriotzaren 10. urteurrenean, Euskal Herriko komunitate nigeriarraren batera. Ken Saro Wiwa PEN Case izan zen.

Basque Writing 22 kalean da  

Basque Writing 22 honetan Joan Mari Torrealdai omendu nahi izan dugu, lehenik. 2020ko uztailaren 31n zendu zen eta umezurtz utzi zuen euskal kultura.

 

Bigarrenik, hizkuntza eta kultura minorizatuek dituzten mehatxuak agerian jarri nahi izan ditugu, Torrealdairen ibilbidetikk begiratuta. Eta mehatxuei erantzuna nola eman.

 

Tokikoa unibertsala da, eta sinetsita gaude hizkuntza minorizatu baten alde egiten den oro, gainerako hizkuntzen aldekoa dela. Hizkuntzak ezberdinak dira, baina hizkuntzen aurkako mehatxuek elkarren antza dute. 

Aldizkarian agertzen diren artikuluak, Lorea Agirrek, Iñaki Uriak eta Laura Mintegik idatziak, BERRIAko gehigarri berezian argitaratu ziren abuztuaren 1ean, Torrealdai hil eta biharamunean. 

 

PENkide ugari saritu dituzte 

Zorioneko gara Euskal PENeko kideok. Urte konplikatua izan da denontzat, baina aski oparoa halaber sormenean eta literaturgintzan. 

 

Hala, Karmele Jaioren Aitaren Etxeak irabazi du helduen literaturako Euskadi Saria. Saiakerari dagokiona ere PENkide batentzat izan da, Uxue Alberdiren Kontrako Eztarritik lanarentzat hain zuzen ere. Era berean, 2018ko Euskadi Saria irabazi zuen Eider Rodriguezen Bihotz Handiegiak beste sari bat lortu du, Lander Garrorekin batera: gaztelerazko itzulpenaren Etxepare saria irabazi du ipuin bildumak.

 

Hiru aski ez, eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria ere PENkide bati aitortza egiteko izan da: Jose Ramon Etxebarriarentzat, hain zuzen ere, “zientzietako goi-mailako hezkuntzan euskara normalizatzeko egindako ekarpena”gatik.

Zorionak denoi ere!

PEN kongresua online egin da 

2020ko ekitaldi gehienak bezala, PEN Internationalek irailean Suediako Uppsala hirian egin beharreko kongresua bertan behera geratu zen, baina formatu txikiagoan eta online egin da kongresua. Datorren urteko irailean PENen mendeurreneko kongresua izango da, 1921ean sortu baitzen elkartea.

 

Ez da beste urte batzuetako ebazpen kopururik izan. Mahai-inguruak, ordea egon dira kongresuaren eta haren osteko Writers in Prison Committee-ren (Idazle Espetxeratuen batzordea) bileran.

 

PEN Internationaleko kongresua Itzulpen eta Hizkuntza Eskubideen batzordeak bozkatutako hautagaia berretsi du. Ondorioz, Urtzi Urrutikoetxea izango da datozen hiru urteetako batzordeburua, eta Euskal Herritik gidatuko dugu ardura berezia daukan eta dozenaka talde eta idazle batzen dituen batzorde hori. Kongresu berean ongi etorri egin zaio PEN Chiapas taldeari.

Urtzi Urrutikoetxea, PENeko TaLRCeko buru 

PEN Internationaleko Itzulpen eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak Urtzi Urrutikoetxea izendatu du batzordeburu urriaren 17an egindako bileran. 

 

Maiatzean zen bilera egitekoa Myanmarren (Birmania), baina pandemia egoerak eragotzi zuen. Azkenean, urteroko kongresua baino bi aste lehenago online egin da batzordeko bilera. Mundu osoko 30 taldek baino gehiagok parte hartu dute, Asiatik Ameriketaraino, Europa eta Afrikakoak barne. Simona Skrabec orain arteko batzordeburuak sei urte egin ditu karguan, eta bi agintaldiak beteta, ordezkoa hautatu behar zen aurten. 

 

Lehen aldiz, PEN Chiapas taldeak parte hartu du bilera honetan; iaz Chiapasen bertan egin zen bilera. Azaroaren hasieran online egin den kongre-suan espero berrestea eta behin betiko izatea  da Urtzi Urrutikoetxearen izendapena eta PEN Chiapas talde bezala onartzea.

Basque Writing 21 kalean da  

Konfinamenduko testuak jaso ditu Euskal PENek Basque Writing aldizkariaren azken zenbakian euskaraz eta ingelesez. Martxo erdialdean hasi zen Euskal Herrian koronabirusaren pandemiagatik etxeratze agindua, eta hainbat astez iraun zuen udaberri osoan.

 

Nork bere eran bizi izan zuen garai hura, denentzat oso berezia izan zen, oso larria askorentzat ere bai, tragediak milaka hildako utzi baititu. Baina sormenari ere leku egin dioten asteak izan dira. PENkideak ere ez ziren geldi egon, eta euretako askoren testuak BERRIA egunkarian argitaratu ziren.

 

Eider Rodriguezen, Lutxo Egiaren, Itxaro Bordaren eta Karlos Linazasororen testuak bildu ditu Laura Mintegik prestatutako Basque Writing-en zenbaki berezi honek.

Joan Mari Torrealdai penkidea zendu da 

Joan Mari Torrealdai, 2004an Euskal PEN bersortu zen unetik  penkidea, euskal-tzalea eta euskaltzaina, euskalgintzaren erreferente ezinbestekoa, 2020ko uztailaren 31n zendu da.

Gu ere zordun, gu ere triste. PENkide, gure lehen Idazlumarekin omendua (2005), eta sekula ez aski eskertua: adierazpen askatasuna norbere hizkuntzan hasten da. Inurri lan horretan zure bidean goaz mundura, Joan Mari. Mila esker.

BERRIA egunkariak gehigarri berezia argitaratu du eta, ekarpenen artean, Laura Mintegik idatzitakoa dakargu orri hauetara, euskaraz eta ingelesez.

Atzeratu dira maiatzean eta irailean bildu behar ziren TaLRC Batzordea (Myanmar) eta 86. PENen kongresua (Uppsala-Suedia) 

PEN Internationalek 2020ko maiatzaren 18tik 21era egitekoa zuen Translation & Linguistic Rights Committee (TaLRC) batzordearen bilera eta, berarekin batera, International PEN Women Writers Committee (IPWWC) batzordea ere atzeratu dira, biak ala biak Yangon hirian (Myanmar). 

2020ko irailaren 7tik 11ra egitekoa zen 86th PEN Congress Uppsala hirian (Suedia) eta hau ere atzeratu da. Kongresuaren gaia zenTHE POWER OF WORDS: Ensuring freedom of expression in a time of polarization.

bottom of page