© 2015, LMk sortua

Wix.com erremintarekin

Euskal PEN sarean
euskalpen.eus sareratu
  • Icono de la aplicación de Facebook
  • Twitter App Icon

Azken Albisteak

84th PEN International Congress Pune hirian 
(Indian) izan da irailean

Indiak jaso du 2018ko irailean, 25etik 29ra, 84. kongresua Mahatma Gandhi gogoan hartuta. Gandhi 1869ko urriaren 2an jaio zen eta Indian urtebetez ospatuko dute bere jaiotzaren 150. urteurrena, 2018ko urritik 2019ko irailera.

 

PEN International-en kongresuarekin hasiera eman zaio urtebeteko ospakizun honi eta, horren harira, kongresuaren leloa izango da Freedom, Truth, Diversity. Experiments with Truth.

Euskal PEN ere izan da Pune-ko kongresuan. Aurten, gainera, Urtzi Urrutikoetxeak hautagaitza aurkeztuko du Search Committee-ko kidea izateko eta hautatua izan da. Urrutikoetxearekin batera beste kideak dira Caroline Stockford (Wales PEN), Antonio della Roca (Triestre PEN), Rose Mary Espinosa (Mexico PEN) eta Judith Rodriguez (Sydney PEN). Rodriguez andrea azaroan zend da. Batzorde honen ardura da PEN karguetarako hautagaiak egon daitezela bermatzea, aniztasuna kontuan hartuta. 

Kongresuan egindakoaren kronika jasotzen da ondorengo dokumentuan.

Bakearen aldeko Idazleen Batzordeak 50 urte egin ditu Bled-en (Eslovenia) 

 

2018an 50 urte bete dituela ospatu nahian, jendetsua izan da aurtengo bilkura Bleden. Denetara 34 zentru eta 87 kide bildu dira hiria esloveniarrean.

Azpimarratzekoa da Shirt Ebadi legelari iraniarraren presentzia. 2003an Bakearen Nobel saria jaso zuen eta aktiboki hartu du parte batzordearen bileran.

Euskal Herritik Laura Mintegi eta Asier Serrano joan ziren Euskal PENen izenean.

Bilaren egindakoaren kronika jasotzen da ondorengo dokumentuan.

PEN Catalá-k 95 urte bete ditu eta ekitaldi kulturalaz ospatu du

Martxoaren 9an, PEN Catalá-ko zuzendaritzakoak eta idazleak bildu ziren CCCBko (Centre de Cultura Contemporánia de Barcelona) Aretoan, 95. urteurrena ospatzeko. Carme Arenas presiduentarekin batera, Dolors Oller i Rovira presidente ohia, Franca Tiberto PEN Internationaleko presidenteordea, Carles Torner PEN Internationaleko zuzendari exekutiboa, Josep Mari Terricabras TaLRCeko zuzendari ohia eta gaur egun eurodiputatua Bruselan, Rafaella Salierno PEN Catalá-ko WIPCeko arduraduna eta dozenaka idazle bildu ziren.

 

Roger Torrent-ek ezin izan zuen parte hartu azken unean eta idazkia bidali zuen. Ada Colau Bartzelona alkatearen ordezkariak agertu zuen haren babesa.

Euskal Herritik Laura Mintegi joan zen Euskal PENen izenean. 2004an penkide katalanak Bilbora etorri ziren eta haien bultzadaz sortu zen Euskal PEN urte berean.

PEN International-en Emakumeen Manifestua, euskaraz ere bai

 

PEN Internationalen Emakumeen Idazleen Batzordeak bultzatuta (PIWWC), emakumeen manifestua onartu zen azken kongresuan. Ahalik hizkuntza gehienetara itzultzeko ekimena da, eta euskaraz ere badago. 

Manifestuak gogora dakarrenez, "Emakumeek adierazpen librea, irakurtzeko eskubidea eta idazteko eskubidea izateko, fisikoki, intelektualki zein sozialki mugitzeko eskubidea behar dute". Hemen duzue manifestu osoa irakurgai.

 

PEN International-eko Emakumeen Manifestua

The PEN International Women's Manifesto

Alfredo Remirez txiolaria urtebetez kartzelaratu ostean aske geratu da

 

Alfredo Remirez kartzelaratu zuten urtebetez, presoen sakabanaketa salatu zuelako orain 12 urte.

2005ean Amurrioko jaietan Ramirezek panpina baten bidez salatu zuen presoen sakabanaketa, eta orduan jarritako zigorra (urte bat eta erdiko kartzela-zigorra, eta 14 urte eta 6 hilabeteko inhabilitazioa) bertan behera gelditu zen Remirezen defentsak egindako akordioari esker. 

 

Azaroaren 3an aske geratu da zigor osoa bete ostean.

Segi irakurtzen

Ikus panpinaren bideoa

PEN International-eko Writers for Peace Committee-ren adierazpena

 

PEN International-eko Writers for Peace Committee delakoak adierazpena egin du Katalunian izan den Erreferendum-aren gainean.

Euskal PENek babestu du batzordeak egin duen adierazpena eta elkartasuna adierazi die PEN Catalá-ko adiskideei.

 

Statement on the Catalan Referendum​

PIWWC manifesto