top of page

Hizkuntza Eskubideei buruzko 

Gironako Manifestua

2011

​

 

John Ralston Saulek ―Pen International-eko presidenteak― eta Josep Maria Terricabrasek ―Itzulpenaren eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeko buruak― aurkeztu zuten Gironako Manifestua, eta PEN international-en LXXVII. Kongresuan onetsi zen, Belgraden, 2011n.

​

PENkideek hainbat hizkuntzatara itzuli dute manifestua dagoeneko; zure hizkuntzara itzultzeko gonbita luzatzen dizugu, hizkuntza-aniztasuna babesteko eta sustatzeko beharraren gaineko kontzientzia pizten jarrai dezagun.

​

1. Hizkuntza-aniztasuna balioetsi eta babestu beharreko munduko ondarea da.

​

2. Hizkuntza eta kultura guztiekiko begirunea oinarrizkoa da munduan eztabaida eta bakea eraikitzeko eta mantentzeko prozesuan.

​

3. Pertsona guztiek ikasten dute hitz egiten bizitza, hizkuntza, kultura eta nortasuna ematen dien komunitate baten bihotzean.

​

4. Hizkuntza ugariak eta hitz egiteko era ugariak ez dira komunikaziorako bide soilak; pertsonak hazten eta kulturak eraikitzen diren ingurunea ere badira.

​

5. Hizkuntza-komunitate bakoitzak dauka bere lurraldea hizkuntza hori hizkuntza ofizial bezala erabiltzeko.

​

6. Lurraldeko hizkuntza-komunitateak mintzatutako hizkuntzaren prestigioari lagundu behar dio eskola-hezkuntzak.

​

7. Desiragarria da herritarrek hainbat hizkuntzaren ezagutza orokorra izatea, horrek enpatia eta irekiera intelektualari laguntzen baitie, eta norberaren hizkuntza hobeto ezagutu dadin laguntzen du.

​

8. Testuen itzulpena, kultura ezberdinetako lan handiak bereziki, oso elementu garrantzitsua da pertsonen arteko elkar ulertzea eta begirune handiagoa izateko beharrezko prozesuan.

​

9. Hedabideak bozgorailu pribilegiatuak dira hizkuntza-aniztasuneko lanak egiteko eta horren prestigioa eraginkortasunez eta zorroztasunez haz dadin.

​

10. Norberaren hizkuntza erabili eta babesteko eskubidea ezinbestean onartu behar dute Nazio Batuek, oinarrizko giza eskubide gisa onartu ere.

​

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube
 LMk sortua, 2015
Laguntzaileak: Supported by:
logo EMAKUNDE_negro-01.png
Etxepare logoa 2024.png
CC.png
Gune interesgarriak / Interesting websites:
basquebooks.eus.png
euskalidazleenelkartea.jpg
eke.png
bottom of page