top of page

Albisteak

International translators to broaden the horizons of literature in the Basque language

2015/04/15

 

DSS2016-k eta Etxepare Institutuak euskal literatura munduratu nahi dute New Translators proiektuaren bidez. 

 

      Informazio gehiago, ingelesez eta euskaraz topa daiteke Donostia/San Sebastián 2016ren webgunean.

 

Jasaten duen minbizia torturekin lotu du Joan Mari Torrealdaik 
2015/04/14

 

    Joan Mari Torrealdaik, 'Egunkaria"ren Administrazio Kontseiluko Presidente ohiak, Baionan azaldu du, Torturari buruzko Jardunaldietan, Egunkaria 2003an itxi ondoren pairatu zituen atxiloketa eta torturak eragin diotela egun duen minbizia. Eta halaxe ere berretsi du Imanol Kerejeta bere psikiatrak,  Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua.

 

2008an azaldu zuen atxiloketan eta ondorengo asteetan pairatutakoa (en castellano). Torrealdairekin batera atxilotuak izan ziren beste kide batzuek ere adierazi zuten torturak jasan zituztela (English).

 

Now accepting submissions for the New Voices Award for emerging writers
2015/04/04

 

    PEN Internationalek antolatu du, urtero bezala, Ahots Berriak Saria, 18-30 urte arteko gazteek egindako literatura argitaragabea sustatzeko asmoz. Euskal idazle gazteak ere deiturik daude sariketa honetan parte hartzeko. Epea maiatzaren 12an amaituko da.

 

      Informazio gehiago PEN International-en webgunean edo Euskal PENi idatzita.

 

Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera burutuko da Donostian 2016an
2015/03/31

 

    PEN International antolatzailetariko bat da 2016an Donostian burutuko den Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bileran.

    PENen partaidetza TaLRC (Translation and Linguistic Rights Committee) batzordearen bidez egingo da. Lan bileretan parte hartzeko Simona Škrabec hurbildu da Donostiara, TaLRC batzordeko burua hain zuzen. 

 

Gehiago irakurri

Kazetari bat espetxera joateko arriskuan kazetari lana egiteagatik

2015/03/13

 

    Iraitz Salegi Topatu.info-ko kazetaria inputatu dute eta fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du, zergatik eta informazioa emateagatik. Ernai gazte antolakundeak 7.000 gazte bildu zituen Urduñan 2013ko martxoan, ekitaldia politikoa eta irekia egiteko. Hedabide askok eman zuten ekitaldiaren berri. Salegi bakarrik inputatu dute ordea, egunaren inguruko bideo batzuk Topatu.info gunera igotzeagatik. 

 

Gehiago irakurri

 

Emakume idazleen eta itzultzaileen euskarazko lanak, martxotik martxora

2015/03/05

 

    Martxoaren 8an, aurten ere, Euskal PENen helburua da emakume idazleak begi bistan jartzea, ikusgarritasuna ematea. Idazleez gain, itzultzaileak ere hartu ditugu kontuan, belaunaldi oso trebea ari baita sortzen, eta emakumeak dira gehienak. 

      Martxotik martxora argitara eman duten liburuen azalak jaso eta posterra egin dugu, liburudendetan, liburutegietan eta hainbat lekutan hedatzeko.

Gehiago irakurri

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna mundu osoan ospatzen da otsailaren 21ean

2015/02/20

 

     Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunak (Mother Language International Day) jatorria du 1950 hamarkadan, Pakistango Gobernuak urduera estatuko hizkuntza bakarra izendatu zuenean. Biztanleriaren ia erdiarentzat onartezina zen, bereziki egun Bangladesh hartzen duen herritarrentzat. 

     Urte batzuk beranduago UNESCOk bere gain hartu zuen izendatzea otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Eguna, 1952ko egun horretan manifestazio batean poliziak hil zituen ikasleak gogoan.

Gehiago irakurri

PEN mourns death the Vice-president of PEN Tibetan Writers Abroad, Lobsang Chokta

2015/02/13

 

     The PEN community is devastated today by the news of the death of our friend and colleague, Lobsang Chokta in Delhi, India. He was a tireless champion of literature, freedom of expression and linguistic rights.

 

Gehiago irakurri

Charlie Hebdo eta adierazpen askatasuna
2015/01/07
 

 

     Euskal PENek irmoki salatu nahi du Parisen Charlie Hebdo astekariaren aurkako eraso larria, eta elkartasun osoa adierazi nahi die hildakoen eta zaurituen senideei eta Charlie Hebdo-ko kazetariei/langileei/lagunei.

 

Gehiago irakurri

Anuntxi Arana penkideak Argizaiola Saria jaso du
2014/12/8


 

     Anuntxi Arana penkideak Argizaiola saria jaso du abenduan, Durangoko Azoka antolatzen duen GEREDIAGA ELKARTEAren eskutik.

 

 

Gehiago irakurri

Azaroak 15: Idazle Jazarriaren Nazioarteko Eguna
2014/11/15

 

     Azaroaren 15ean, Idazle Jazarriaren Nazioarteko Eguna gogoratzen denean, ondorengo artikulua argitaratu du Euskal PENek Euskal Herriko hainbat egunkaritan.

 

Gehiago irakurri          

Euskal PENeko ordezkariak izan dira Bixkek-en
2014/10/18

 

 

     Urtzi Urrutikoetxea eta Laura Mintegi  Bixkek-en (Kirgizistan izan dira), PEN Internationaleko 80. Kongresuan, Euskal PEN ordezkatzen.

 

 

 

Gehiago irakurri

Euskal PENen hitzaldia "Ahotsa Behar Dugu" taldean, Iruñean

2014/01/24

 

 

Adierazpen Askatasunaren kriminalizazioa Euskal Herrian izeneko hitzaldia eman zue Urtzi Urrutikoetxeak 2014ko urtarrilean, Ahotsa Behar Dugu taldeak gonbidatuta. 

 

Hitzaldian ageriain jari zuen zer nolako urraketak burutu dire adierazpenaren aurka munduan eta Euskal Herrian eta aipatu zuen, bereziki, EGIN egunkariko kazetarien kasua.

 

  Urtzi Urrutikoetxea Euskal PENeko lehendakaria da.

 

Gehiago irakurri

Euskal PENen hitzaldia KM kulturunean, Donostian

2014/09/23

 

   

     Giza Eskubideak eta Prensa askatasuna izeneko hitzaldia eman zuten Teresa Todak eta Laura Mintegik irailaren 23an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Gipuzkoako Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatua, "Prentsa eta giza eskubideak" ekimen-sortaren barruan. 

 

     Hizlari biak Euskal PENeko zuzendaritzakoak dira. 

 

 

Gehiago irakurri

bottom of page