top of page

PENen mendeurrenaren Kongresua online egin da irailaren 20-24an

PEN International-ek presidente berria du, Burhan Sönmez idazle kurdua

 

      Burgan Sönmez presidenteak honakoa esan zuen hautatu berritan: ”Eskerrak ematen dizkiet PEN adiskideei PENen etorkizunerako nirekin konfiantza izateagatik. Ohore eta ardura ditudala aitortzen dut, eta gogoan eta bihotzean gordeko ditut gure erakunde noblearen lehendakari papera betetzen dudan bitartean. PEN Internationaleko presidente berri gisa, harro sentitzen naiz literaturaren eta askatasunaren pertsona handien lerroan egoteaz, hala nola Catherine Amy Dawson Scott, Jennifer Clement, Per Wastberg, John Ralston Saul, H.G. Wells, Arthur Miller eta Heinrich Böll”.

 

      Burhan Sönmezek zuzenbidea ikasi zuen 1980ko estatu kolpe militarraren ondorengo urteetan. Istanbuleko Gayrettepe Polizia-etxean -tortura kasuengatik ezaguna den egoitzan- atxilotu zuten, lege martzialean ikasleen lehen ekintza antolatzeagatik. Giza eskubideen aldeko auzietan lan egiten zuen abokatua izanik, poliziaren eta auzitegien jazarpena sufritu zuen, eta horrek eraman zuen Erresuma Batuan erbesteratzera. Tratamendu luzea jaso zuen Freedom from Torture erakundearen laguntzarekin. Orduan ekin zion literatur ibilbideari, Anatoliako bere herrian entzundako istorioetatik abian. 

 

      Garai honetan, Sönmez eleberriak idazten hasi zen, Turkia erdialdeko herri urrun batean hazi zenean entzun zituen istorio tradizionaletan inspiratuta. Bere akreditazioa Iparraldea (Kuzey, 2009), Bekatuak & Errugabeak (Masumlar, 2011), Istanbul Istanbul (2015), Labirintoa (Labirent, 2018) eta Harria eta Itzala (Tacovery ve Gölge, 2021) idazlanak berrogeita bi hizkuntzatara itzuli dira (tamalez, euskarara oraindik ez).

 

            Hemen ikusi daiteke Sönmez presidenteak esandakoa hautatu berritan.

 

      Beste izendapen batzuk izan dira kongresuaren hautes-prozesuetan. Burhan Sönmez presidente hautzeaz gain, William Nygaard presidenteorde hautatu da, Zuzendaritza Batzordean Salil Tripathi, Gabriel Seisdedos eta Ola Larsmo hautatu dira, Idazle Espetxeratauen batzordeburu berria Ma Thida andrea da, Zoe Rodriguez berretsi da Emakume Idazleen batzordeburu eta hiru kide hautatu dira Bilaketa Batzordea osatzeko, Bella Martinez, Ayi Renaud Dossavi-alipoah eta Antonio Della Rocca.

 

 

Kongresu oparoa

 

Ehun urte dira aurten PEN International sortu zela, 1921ean, eta oso kongresu berezia antolatu da hori ospatzeko. Ezin izan da hasieran iragarritako Oxfordeko bilkura egin, eta online egin behar izan da, baina horrek, halaber, mundu osoko punta-punta idazleen parte-hartzea ahalbidetu du. Halaber, 100 zentro baino gehiagotako ordezkariak ere izan dira kongresuan, eta une batzuetan 300 idazle elkartu dira unen berean. 

 

Bilkura abiatzeko, ehun urteotako ibilbidea laburbiltzen duen PEN liburu dotorea aurkeztu du PEN Internationalek, PEN International, an Illustrated History. Testu biziz, argazki eta dokumentu ugariz hornituta, sekulako harribitxia da, eta hiru hizkuntza ofizialez gain (ingelesa, frantsesa eta gaztelania), beste hizkuntza gutxi batzuetara itzultzeko ahalegina ere egin da (osorik alemanaz, katalanaz eta suedieraz eta atal bakarra tibeteraz eta eskovenieraz). Euskaraz osorik eman da argitara (PEN International, 100 urte) eta Euskal PENen historia jasozten duen atala ere gehitu zaio.Urrian egingo da aurkezpen ofiziala eta laster honen berri emango da espazio honetan.

 

Kongresuan zehar lau batzordeetako bilerak eta mahai-inguruak izan dira egunotan: Emakume Idazleen Batzordea, Bakearen Aldeko Idazleen Batzordea, Itzulpen eta Hizkuntza-Eskubideen Batzordea (Urtzi Urrutikoetxea Euskal PENeko kideak zuzenduta) eta Idazle Espetxeratuen Batzordea. Azken horretan, sei urteko agintaldia amaitu du Salil Tripahi indiar idazle eta, eta Ma Thida Myanmarreko idazle eta giza-eskubideen aldeko ekintzaileak zuzendu du aurrerantzean. 

 

Kongresuko solasaldi eta mahai-inguruetan parte hartu dute, besteak beste, Margaret Atwood kanadar idazleak, Ngugi Wa Thiong'o ikuyuerazko idazle kenyatarrak, Orhan Pamuk Nobel saridunak eta Salman Rushdie idazleak.

ā€‹

ā€‹

ā€‹

bottom of page