Azken Albisteak
PEN International-en 91. Kongresua Krakovian (Polonian) egin da irailaren 2tik 5era
2025. Aurtengoan bereziko garrantzia izan du Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideen aldeko batzordeak, hizkuntza indigenen presentzia gero eta handiagoa baita. Olga Tokarczuk idazle poloniarra presidenteorde izendatu da. PEN Galizia suspenditu egin da azken urteetan ez duelako jarduerarik izan, eta PEN España bersortu da Enrique Yeves idazlearen eskutik. Idazle Gazteen Batzordea lehenengoz aritu da kongresu batean. Lau egunetako lan mamitsua laburbiltzea erraza ez bada ere, Alix Parodi idazle suitzarrak egin duen argazki bilduman jaso dira kongresuaren une esanguratsuenak.
Estatu Batuek sarrera ukatu diote Urtzi Gartzia Euskadi Irratiko kazetariari, Boise-ra zihoala.
2025eko uztailaren 26an Urtzi Gartzia euskal kazetaria Boisen, Idahon, egiten ari den Jaialdian lan egitera zihoan. AEBko gobernuak eskatutako tramite guztiak egin zituen Urtzi Gartziak, eta Munichen eskala egindakoan, AEBk herrialdean sartzea debekatu ziotela jakin zuen. Urtzi Gartziarekin hitz egin du Euskal PENek, eta PEN International-i eta PEN America-ri eman die gertatukoaren berri. Gure eskerrak biei erantzun bizkorragatik. Euskal PENek AEBko gobernuaren neurria gaitzetsi nahi du, euskaraz eta ingelesez.
Hizkuntza Gutxietako Hiztun Gazteen (HIGA) 5. topaketa egin da Gasteizen 2025eko uztailean
2025eko uztailaren 14-18an Gasteizen egin da Hiztun Gazteen 4. Topaketa, eta 19-35 urte arteko gazteek eman zezaketen izena, 75 plazak bete arte.
Hautaketa irizpideak hauel ei dira: "Parte-hartzaileak hizkuntza gutxituetan lan egiteko duten konpromisoaren arabera aukeratuko dira, jatorri anitzak eta aktibismoaren eta profil akademikoen konbinazioan
oinarrituta, nazioarteko talde anitza sustatzeko arreta jarriz". ​
Informazio zabalagoa hemen aurki daiteke.
Translation and Linguistic Rights Committee (TRLC) urteroko bilera egin du maiatzaren 29 - 30ean.
2025eko maiatza - “Making Silenced Languages Visible” izenpean urteroko bilera egin du online TLRC batzordeak. Bilera horretan bost zentroetako 25 idazlek "Lenguas Vivas" proiektuan egiten ari diren lana aukeztuko dute.
Batzordeak urteak daramatza bideo-maratoia egiten hizkuntza indigenetan. Orain arte jaso bideo guztiak hemen ikus eta entzun daitezke: Translation and Linguistic Rights Committee of PI - YouTube