IX Regional Meeting of PEN Centers
October 27-31, 2025
2025eko urriaren 27-31 tartean, PEN Ukrainak zazpi PEN zentro gonbidatu ditu bertatik bertara ezagutzeko Ukrainaren egungo errealitatea. Enrique Yeves (PEN España), Maja Gudim Burheim (PEN Norvegia), Said Khatibi (PEN Eslovenia), Tomica Bajsic (PEN International - Kroazia), Ira Wells (PEN Kanada), Vincent Engel (PEN Belgika) eta Laura Mintegi (Euskal PEN) izan dira idazle gonbidatuak.
Hainbat hilabetetako prestakuntza agerian geratu da PEN zentroek egindako bidaian, programa bete-betea eta ondo antolatua izan delako, Anna Vovchenko koordinatzailearen eta eta Maksym Sytnikov zuzendari exekutiboaren eskutik, END (National Endowment for Democracy) erakunde estatubatuarraren finantziatzioaz.
​
Urriaren 26an idazle gonbidatuak Varsovian bildu ziren tren bidezko 20 orduko bidaia egoteko Kiev-era, Ukrainako aireportu guztiak itxita baitaude 2022tik.
​
Urriaren 27an hasi ziren erakunde eta talde ezberdinetako arduradunekin biltzen. PEN Ukrainaren lantalde saiatua ezagutzeaz gain, idazle gonbidatuek aukera izan zuten honako erakundeeikin mintzatzeko eta nahi beste galdera egiteko pertsona hauei:
-
Ptakhy boluntarioen zentroko Tata Kepler andrea.
-
People of Culture Taken Away the War proiektuko Olha Olkhova, Hanna Ustynova eta Mariana Matveichuk andreak.
-
Center of Civil Liberties erakundeko Kateryna Mitieva (Truth Hounds), Tetyana Pechomchyk (ZMINA Human Rights Center) eta, azkenik, Nataliia Yaschuk, Aliona Maksymenko eta Anastasiia Holovnenko (Center for Civil Liberties) andreak.
-
Voices of Children Foundation erakundeko Olya Rusina andrea.
-
Tereny Cultural Agency-ko Tetyana Teren andrea.
-
Headquarters for Treatment of POWs within the Armed Forces of Ukraine erakundeko Petro Yatsenko jauna.
-
Le Monde egunkariko zuzendari ohikoa den Natalie Nougayrède kazetaria.
-
Kyiv National Taras Shevchenko University-ko Vakhtang Kebuladze idazle eta filosofoa.
-
PR Army NGO erakundeko Khrystyna Shkudor abokatua.
-
Ukrainian POWs-eko Maksym Butkevych soldadu eta abokatua.
-
Viktoriia Project-eko Stas Kozliuk kazetari eta gerra korrespontsala.
-
The Last War dokumentala-serieren egilea den Myroslava Barchuk kazetaria.
-
Mystetskyi Arsenal erakundearen Olesya Ostrovska-Lyuta zuzendaria.
-
International Book Arsenal Festival-eko Yuliia Kozlovets zuzendaria.
-
Crimea Platform erakundeko burua, Nelia Grynyshyn andrea.
-
Krimeako preso politiko ohia, Lenie Umerova andrea.
Bilera hauek izateaz gain, PENek idazle gain, zentro gonbidatuek aukera izan zuten bertatik bertara ikusteko gerraren ondorio latzak Kiev-eko auzo batzuetan, National Museum of the Holodomor Genocide delakoan, errepideetan eta bi herritan: Bucha eta Yahidne (Chernihiv Region).
​
PEN zentroak beren ibilbidea azaldu zuten urrriaren 28an, elkarren berri izateko, eta urriaren 29an jendeaurreko solasaldia izan zuten “Literature around the world: can it still help humans?” titulupean eta PEN Ukrainako presidentea den Volodymyr Yermolenko filosofoak zuzendurik.
Talde guztiek agiri bat sinatu zuten bisitaldiaren amaieran, Ukrainak bizi duen egoera salatuz.

