top of page

 

Euskal PENen hitzaldia Ahotsa Behar Dugu-k antolatua, Iruñean

 

     "Adierazpen Askatasunaren kriminalizazioa Euskal Herrian" izeneko hitzaldia eman zuen Urtzi Urrutikoetxeak 2014ko urtarrilean Iruñean, Ahotsa Behar Dugu taldeak gonbidatua.

 

      Hitzaldian agerian jarri zuen zer nolako urraketak burutu diren adierazpenaren aurka munduan eta Euskal Herrian eta aipatu zuen, bereziki, EGIN egunkariko kazetarien kasua: Teresa Toda zuzendariordea kartzelatik atera berria zen, sei urteko zigorraldi osoa bere ondoren, eta Xabier Salutregi oraindik dago kartzelan, zortzi urteko zigorraldipean.

 

     Aretora hurbildu zen jendeak interes handia adierazi zuen eta galdera ugari luzatu zion hizlariari.

 

 

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube
 LMk sortua, 2015
CC.png
Laguntzaileak: Supported by:
logo EMAKUNDE_negro-01.png
Etxepare logoa 2024.png
Gune interesgarriak / Interesting websites:
basquebooks.eus.png
euskalidazleenelkartea.jpg
eke.png
bottom of page