Saudi Arabiak hiltzera zigortu du
Ashraf Fayadh idazlea
Euskal Herrian, hainbat euskal idazlek eta musikarik hartu dute parte
Donostiako Garoa liburu dendan eta Iruñeako Katakrak-en.
ASHRAF FAYADHen POEMAK
Sendagaia
Informazio guztiak gezurtatuko dituzu zuk
prentsa-bildumak
adituen analisiak
modako azken-azkena
Ez duzu loaz abusatuko
ez eta telefono mugikorraz
pixka bat entseatuko zara
heriotzan
Gorde dituzun argazki guztiez libratuko zara
haurtzarokoak, nerabezarokoak,
zure pobreziarenak, zure maite ohiarenak
zure amonaren ipuinenak
eta gaueko itzulienak
ustezko zenbait bertuteri heltzeko
Ur beroa erabiliko duzu zure dutxan
eta oinak garbituko dituzu
galtzerdiak eranzten dituzun aldiro
Zeure egingo dituzu
zure atzetik etorriko direnen esperientziak
Zure izena ispiluan atzetik idatziko duzu
Eskuineko eskuaz jango duzu
eta bestea zuk baino gehiago
merezi dutenei utziko diezu
zure ahoa
petroliotan blai
Logika
Ate zaharrak
txalo egiten dio haizearen
eta zuhaitzen balletari
Ate zaharrak
ez ditu bi esku-ahur
eta zuhaitzak
ez dira kontserbatorioan egon.
Haizea izaki ikusezina da
baita zuhaitzekin
dantzan denean ere
Belea bi makilaren gainean hegan
Jainkoa bere tronuan zen
kontra-gorazarreak entzuten
eta etengabe zu zigortzen
zure hegaldi susmagarriagatik
gorpu perfumatuen gainean
Jainkoa bere tronuan
Hegaztia sortu du
eta hegan irakatsi
elikagaien bila joaten
Irakatsi dio
erortzen
eroriko guztiak
debekatuak eta baimenduak
Amnistia
Amnistia
Isiltasunaren lerroaren azpitik
eltxoak gogaikarriak dira
Esango genuke loaren trafikoan
aritzen direla
zure gatibu-gelan
zure lotarako erak
Genevako akordioak eta
bestelako nazioarteko itunak
nabarmen urratuko balituzte legez
Jainkoa bere tronuan
Jainkoa bere tronuan
eta zu orain zure hegoak
konpontzen saiatzen ari zara
Hortxe zaude
beste lezio bat ikasteko:
ihes egin dizuna
hegaztiek egiten dutenetik
eta berreskura dezakegunetik
urak gehiegi busti ez duen
lumadi eskergabetik
Jainkoa bere tronuan
hegan egiteko gaitasuna ukatzen dizu
ez ditzazun ezkutuka begiratu
zure hegaldira ohitu gabeko
herrietako terrazak
eta arropa esekitzeko sokak
ez daitezen zure gorotzez zikindu.
Bihotzaren beste forma bat
Bihotzaren beste forma bat
Jo ezkilak
eta libratu zure negua
zure kantu tristetik
Diskoa berriz pasatzen da
eta magnetofonoak
ez du hezetasuna sufritzen
My funny Valentine berriz pasatzen da
Gezi batek zeharkatutako bihotzeko santua
kantuan ari da
Santua kantuan eta Jainkoari otoitzean
gaitzetik babes gaitzan
Jainkoak maite gaitu
Jainkoak proban jartzen gaitu
erabiltzen gaitu
eta kontuak eskatzen dizkigu
Zigortu egiten gaitu
eta inoiz barkatu egiten gaitu.
Jainkoa, barkamena erregutzen dizut
Erregutzen dut baita emakume guztiengatik
eta maitaleengatik, denengatik
Eutsi zure buruari
Eutsi zure buruari
Ez duzu hemen txiza egiterik
Egin pixka bat dantza
egin jauzi
eta asaldatu
hileten seriotasuna
Geldi!
Kafea ere
diuretikoa da
Zutik nago, larrugorritan
egunero
azken epairik gabe
inork tronpa jo gabe
aurretiaz
berpiztu bainaiz
Infernuaren esperientzia naiz ni
Lur planetaren gainean!
Lurra
infernu hori... errefuxiatuentzat prestatuta.