top of page

Adierazpen Askatasunaren urraketa

      Alfredo Remirez kartzelaratuko dute urtebetez, presoen sakabanaketa salatu zuelako orain 12 urte.

      2005ean Amurrioko jaietan Remirezek panpina baten bidez salatu zuen presoen sakabanaketa, eta orduan jarritako zigorra (urte bat eta erdiko kartzela-zigorra, eta 14 urte eta 6 hilabeteko inhabilitazioa) bertan behera gelditu zen Remirezen defentsak egindako akordioari esker.

      2017an, ordea, Remirez berriz izan zen epaitua txio batean "terrorismoa goraipatu" zuela egotzi ziotelako, eta fiskalak eskatu zuen 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inabilitazioa. Epaileak oraingoan erabaki du 2009ko zigorra berbiztea eta urtebeteko zigorra ezarri dio. Epaileak helegiteari uko egin ostean, Remirez kartzelara sartuko dute hurrengo asteetan.

      Euskal PENek salatu nahi du Remirez kazetariari bi aldiz urratu diotela aske adierazteko eskubidea, 2009an panpina erabiltzean eta 2017an txioa argitaratzean, eta elkatasuna adierazi nahi dio.

 

      Informazio gehiago topa daiteke Aiaralde.eus webgunean.

bottom of page