PEN Gutuna

1921

 

• Literaturak ez du mugarik ezagutzen eta jende artean erabilera komuna izan behar du politikazko edo nazioarteko istiluen gainetik.

• Egoera guztietan, eta gerra-garaian batez ere, artelanek, gizateria osoaren ondare direnez, ez lukete grina nazional edo politikoen kalterik jasan behar.

• PENeko kideek uneoro erabili beharko lukete beren esku duten eragina nazioek eta pertsonek elkar uler eta errespeta dezaten; ahal duten guztia egitera konprometitzen dira gorroto guztiak desagerrarazteko, eta mundu bakarrean bakean eta berdintasunean biziko den gizateria bakarraren idealaren alde egiteko.

• PENek nazio bakoitzaren barruan eta nazio guztien artean pentsamenduaren oztopo gabeko transmisioaren printzipioa bultzatzen du, eta adierazpen-askatasuna edozein eratan murriztearen aurka egitera konprometitzen dira bere kideak dagokien herrialdean eta komunitatean, baita mundu osoan zehar ere, ahal den neurrian. PENek prentsa askea aldarrikatzen du, eta zentsura arbitrarioaren aurka dago bake-garaian. Uste du ondo antolaturiko ordena politiko eta ekonomikorantz munduak egin behar duen aurrerapenerako ezinbestekoa dela gobernu, administrazio eta erakundeen kritika askea. Eta askatasunak norberaren borondatezko neurria eskatzen duenez, kideak prentsa askearen gaitz hauen aurka jardutera konprometitzen dira, hots, argitalpen gezurtien, berariazko faltsukeriaren eta helburu politiko edo pertsonalengatik egitateak desitxuratzearen aurka.