© 2015, LMk sortua

Wix.com erremintarekin

Euskal PEN sarean
euskalpen.eus sareratu
  • Icono de la aplicación de Facebook
  • Twitter App Icon

Azken Albisteak

EGUNA egunkaria sortu eta itxi zenetik, 80 urte

 

Egunotan, 80 urte bete dira EGUNA egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zenetik. 1937ko urtarrilaren 1ean plazaratu zen lehenengoz, gerra bete-betean, eta sei hilabete geroago, ekainaren 13an, argitaratu zen azkenengoz, hain zuzen ere, soldadu faxistak Bilbora sartu baino sei egun lehenago. Egunkari haren 139 zenbaki kaleratu ziren.

 

Euskara hutsezko lehen egunkari hura zein testuingurutan sortu zen, haren garrantziaz eta gaur egungo komunikabideetan izan duen eraginaz eztabaidatzeko, ekimen ugariak antolatu ditu Euskal PENek, beste erakunde batzuekin batera.

Informazio gehiago

Karmele Jaio eta Lutxo Egia penkideak, sarituak 

 

   Karmele Jaioren bi ipuin (Ispilua eta Oihua) argitara eman dituzte Best European Fiction 2017 antologian. Amaren eskuak liburua, gauzak ongi, aurten bertan argitaratuko dute ingelesez.

Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Gidoi laburren saria, Identitarteak antzezlanarekin. Azken urteetan hainbat testu idatzi baditu ere, hau da Egiak egin duen lehen antzerki gidoia.

Euskal PENek zorionik beroenak eman nahi dizkie bi idazleei eta, PEN taldeek egiten duten bezala, horren berri emango du PEN Internationalek Lviv-en (Ukraina) egingo duen urteroko kongresuan, 2017ko irailean.

Donostiako Protokoloa sinatu dute Hizkuntzen Eskubideak Babesteko

 

   Abenduaren 17an Donostian sinatu zen Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa, Kontseiluaren eta Donostia 2016ren eskutik.

Bi urteko lanaren ostean, Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka eragilek konpromisoa hartu zuten Protokoloa sustatzeko, Kursaal Jauregian bildu ziren 600tik gora pertsonen aurrean. 

Talde Eragileak argitara eman zuen Deklarapena aurreko egunetan, non adierazten zuen eginbeharra bete dutela eta gizarte eragileei dagokiela tresna honetaz baliatzea.

Protokoloaren garrantziaz aritu zen prentsan Laura Mintegi penkidea.

Anna Politkovskaia hil zutela hamar urte bete dira urriaren 7an

 

   Anna Politkovskaia urriaren 7an erail zuten Moskuko bere etxeko igongailuan. Albisteak izugarri kolpatu zuen PEN komunitatea, Politkovskaia oso ezaguna baitzen PEN zentruen eta idazleen artean.

   Albiste honen harira artikulua idatzi du Urtzi Urrutikoetxeak, Euskal PENeko lehendakariak, Berria egunkarian.

Dareen Tatour poeta palestinarra euskaraz ere

 

 Dareen Tatour poeta palestinarraren poema bat hainbat hizkuntzatara itzuli izan da PEN International-en ekimenez. 

 

Tatour emakume palestinarra da, arabieraz idazten du eta auziperatua izan da poemen bidez bortizkeria bultzatzen duelako kargupean. 

 

"A Poet Behind Bars" poema hainbat hizkuntzatara itzuli izan da, eta euskaraz ere irakur daiteke PEN INternational.eko webgunean.