top of page

Azken Albisteak

Idazle Jazarrien aldeko Batzordeak urteroko bilera egin du 202ko apirilaren 11 eta 12an online berriz ere

"Freedom under Fire, writers on the Front-line" lelopean antolatu da Writer in Prison Committee batzordearen bilera, online berriz ere, 2021 urtean bezala.

Euskal PENek parte hartu du bileran eta kideen asanbladan jakinarazi du zein den Pablo Gonzalez euskal kazetariaren egoera eta informazioa nola luzatu dion Londresi, ohiko prozedurarem ostean, Gonzalez kasua  PENeko Caselist-en jasoa izan dadin.

Pablo González euskal kazetariari atxiloaldia luzatu diote, beste hiru hilabetez, Poloniako epaileak aginduta

2022ko martxoaren 28an Pablo González Polonian atxilotu zutenetik Euskal PEN kontaktuan jarri zen bere etxekoekin jakiteko PEN erakundearen babesa nahi zuten.

 

Honela bada, Londresera bidali zen informazioa eta PEN International-ek, beste erakunde eta elkarte ugarik bezalaxe, nazioartean salatu du kazetariaren atxiloketa, behin behineko espetxeratzearen luzapena eta berme demokratikoen eza

Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna otsailaren 21ean ospatzen da munduan zehar

Ama-Hizkuntzaren Egunaren inguruan Urtzi Urrutikoetxeak zuzentzen duen Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak antolatu du bideo-poemen jardunaldia

Zentruetako idazleei gonbitea bidalita, denetera 50 poetek irakurri dituzten beren poemak jatorrizko hizkuntzan ingeslezko azpi-tituluekin. Euskal PENeko ordezkari gisa Itxaro Bordak hartu du parte.

Ekimenak emandakoa Urtzi Urrutikoetxearen balantzea, hemen.

​IPWWC 2022ko martxoaren 7 eta 8an

2022ko martxoaren 7 eta 8an online egin da International PENeko Women Writers Committee-ren bilera. Aurtengo leloa izan da "Our writing, our resistance".

Batzordearen burua den Zoë Rodriguez australiarrak aurkeztu du urteroko txostena, eta Asli Erdogan idazle turkiarrak eskaini du hasierako hitzaldia. Finlandiako Veera Tyhtilä idazleak "gorroto diskurtsua"ren inguruan eman du hitzaldia eta Peruko Paola Ugaz kasua azaldu du.

Mahai-inguruen eta zentruen ekarpenez gain, PEN Moskuko Nadezda Azhgikhina idazleak, azaldu den zer den Sexist of the Year ekimena, zeinen bidez urtero anti-saria ematen zaion adierazpen sexistena egin duen buruzagi, artista, kazetari edo politikariari.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira poster berria eman du argitara Euskal PENek

Martxoaren 8ren bueltan urtero Euskal PENek egiten duen legez, aurten ere posterra egin du zazpi lurraldeetako liburudendetan ikusgarri jartzeko.

Posterraren helburua da jasotzea 2021eko martxotik 2022ko martxora  euskal emakumeek argitara eman dituzten lanak.

Kopuru handia ikusita, eta emakume gehiagori lekua egiteko, liburuen azalak jarri ordez, egileen argazkiak bakarrik jaso dira, 83 denetara. Modu honetan, Haur eta Gazte Literaturako idazleen eta itzultzaileen lanak ere aintzat hartu ahal izan dira.

bottom of page