top of page

Azken Albisteak

PEN International-ek 100 urte bete dituela, erreportajea eskaini dio ETBeko Artefaktua telesaioak

Rosa Zufia kazetariaren zuzendaritza pean, Artefaktua telesaioak erreportajea eskaini dio PEN International-en mendeurrenari. 

Carles Torner PEN International-eko zuzendari exekutiboa izandakoak eta mendeurrenaren arduradunak, eta Laura Mintegi Euskal PENeko lehendakariak 100 urteetako gako nagusiak azaldu dituzte.

Burham Sonmez-ek, PEN International-eko presidenteak, adierazpenak egin ditu Errusiak Ukrainari egindako erasoaren harira.

'PEN International utterly condemns the violence unleashed by Russian forces onto Ukraine, and urgently calls for an end of the military aggression of a sovereign, independent state. The bloodshed must stop now. We stand with Ukraine, our friends at PEN Ukraine, and call on President Putin to stop this war immediately. Peace must prevail.'

Informazio zabalagoa, hemen.

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Poema-bideoen maratoia antolatu du Hizkuntza Eskubideen Batzordeak.

Urtero bezala, otsailaren 21ean nazioartean ospatuko da Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna eta, iaz bezala, aurten ere poema-bideoen maratoia antolatu izan nork bere hizkuntzan poema bat irakur dezan.

Ekinaren gaineko informazio zabalagoa, eta iazko bideoak, hemen ikus daitezke.

PEN International, 100 urte liburua Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztu izan da.

Txalapartak argitara eman duen liburua, Durangoko Azokan aurkeztu zuten Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak, Carles Torner PEN International-eko mendurrenaren arduradunak den eta Laura Mintegi Euskal PENeko lehendakariak.

Laura Mintegirekin batera, Urtzi Urrutikoetxea eta Garazi Arrula arduratu dira euskarazko bertsioaren edizioaz. Itzultzaile lanetan aritu dira Maddalen Subijana, Sara Arregi eta Maia Ossa.

Txalapartak salgai du 35 €tan (eta penkideentzat 28 €tan, kodea sartuta).

Martin Ugalderen jaiotzaren urteurrenean hitzaldi sorta antolatu du Martin Ugalde Kultur Parkeak

2021eko urriaren 14an hasita eta azaroaren 8ra arte, hitzaldi sorta antolatu du Martin Ugalde Kultur Parkeak Martin Ugalderen mendeurrena gogora ekartzeko.

Ugalderen lan-eremu ezberdinak agertu dituzte Nerea Azurmendik,  Iñaki Uriak, Anjeles Iztuetak eta Anjel Lertxundik

Euskal PENen izenean, Laura Mintegik "Euskal PEN: Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik" izeneko hitzaldia eskaini du.

PEN International, an Illustrated History liburua oso-osorik euskaraz argitaratu dute Euskal PENek eta Txalaparta argitaletxeak

1921ean jaso zen PEN International-ek ehun urte bete ditu 2021 urtean. Horren harira, 320 orrialde eta 500 irudi dituen liburu grafikoa eman du argitara PENen hiru hizkuntzetan: ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz, eta salgai jarri du 40 libratan PENkideentzat eta, bestela, 45 libratan.  

Zentru bakar batzuek itzuli eta 12 orriko atala gehitu diote zentruaren historiarekin. Honela, liburua argitara eman da alemaneraz, suedieraz, katalanez eta euskaraz. Euskarazko edizioa Txalapartak editatu du eta salgai du 35 eurotan, eta penkideentzat 28 eurotan (kodea sartuta).

bottom of page