top of page

Azken Albisteak

Besteen Ahotsa/La Voix des Autres kongresua burutu dute urriaren 13 eta 14an.

Besteen Ahotsa, Eleaniztasuna eta literatura: Euskal Herria eta Quebec La voix des Autres, Diversité linguistique et littérature : Québec et le Pays Basque, izeneko kongresua egin da online, Saison Quebec-Pays Basque programaren barruan. Lau erakundek antolatu dute kongresua, Etxepare Euskal Institutuak, Quebec-eko Université Laval-ek, PEN Quebec.-ek eta Euskal PENek. 

Jorratu diren gai nagusiak izan dira hizkuntza-ez-hegemonikoetako literatura eta hizkuntza aniztasun, eta Quebec-eko zein Euskal Herriko adituek hartu dute parte. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta komunikazioak frantsesez edo euskaraz izan dira, interpretazio-zerbitzua egon da ekitaldi guztietan. 

Informazio gehiago hemen dago.

Burhan Sonmez idazle kurdua, PEN International-eko presidente berria

   PEN International-eko ordezkarien biltzarrak Burhan Sönmez idazle kurdua hautatu du erakundearen presidente izateko, sei urteko agintaldia beteta kargua utzi duen Jennifer Clement idazlearen ordez.

     

     1921ean sortutako elkartearen mendeurreneko kongresuan egindako bozketan, Ben Okri nigeriarra eta Gioconda Belli nikaraguar idazleen aurretik geratu da Sönmez. 

     Kongresuari buruzko informazio gehiago hemen dago.

Euskal PENek beraren historia jasotzen duen liburuxka eman du argitara, euskaraz eta ingelesez

Euskal PENek argitara eman du beraren historia jasotzen duen 28 orriko liburuxka, Euskal PEN hiru jauzitan - Basque PEN in three leaps tituluaz.

Liburuxka hau, PENen mendeurrenaren harira udazkenean argitaratuko den 320 orriko liburu mardularen azken atalaren separata da. Liburuak PEN International An Illustrated History titulua du eta oso-osorik euskaratu da PEN International ehun urte tituluaz.

Separata eta liburua Euskararen Etxean aurkeztuko dituzte irailaren 14an Euskal PENeko Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea andre-jaunek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lorea Bilbao andreak.

Wales PEN Cymru taldeak eta Euskal PENek Poems for Peace ekimena antolatu dute 

Uztailaren 4an egin da Wales PEN Cymru eta Euskal PENek antolaturiko ekimena. Hiru poeta galestar eta hiru poeta euskaldun poema irakurtaldian aritu dira. Euskaraz Leire Bilbao, Itxaro Borda eta Kirmen Uribe poetek jardungo dute.

PEN Internationalen mendeurreneko ekimenen baitan, Twinning edo senidetze proiektua abiarazi du mundu osoko zentroak harremanetan jarri eta elkarrekin egitasmoak garatzeko. Euskal PENen kasuan, Gales PEN Cymru zentroarekin batera senidetuta ospatuko dute urteurrena eta hainbat ekimen dituzte eskuen artean.

         

TLRC Batzordeak bilera egin du online, Urtzi Urrutikoetxea buru duela.

Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak (TLRC, Translation and Linguistic Rights Committee) 2021eko ekainaren 25 eta 26an bildu izan da online. Denetara 58 PEN taldek hartu dute parte. 

Gaiordenean ikus daitekeenez, Paul Bilbao PENkideak Towards the respect and equality of Languages (in recognition of the 25th anniversary of the Universal Declaration of Linguistic Rights) izeneko mahai ingurua gidatu zuen eta, segituan, Linguistic Rights Report lan mardula aurkeztu zuen.

 

Bestalde, Cultur's Oxygen, the PEN Report txosten interesgarria aurkeztu zen bileran zehar.

Euskal PENek gogor salatu nahi ditu Frantziako Konstituzio Kontseiluak Hizkuntza Gutxituen Legearen gainean hartutako erabakiak

Apirilaren hasieran Frantziako Legebiltzarrak Hizkuntza Gutxituen Legea onartu zuen, Molac Legea gisa ere ezagutzen dena, baina  Konstituzio Kontseiluak maiatzaren 21ean  erabaki du hainbat artikulu Konstituzioaren aurkakoak direla eta legearen bi artikulu baliogabetu ditu: murgiltze-sistemari buruzkoa eta berezko hizkuntzetako zeinu diakritikoen erabilerari buruzkoa.

 

Euskal PENek uste du Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia onartzezina  dela eta bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak eta haren idazkari nagusia den Paul Bilbao PENkideak egindako salaketarekin, Botere judizialaren kolpe gogorra izeneko artikuluan.

         

bottom of page