Azken Albisteak
Lutxo Egia idazlearen balantze-artikulua EGUNA egunkariaz
Euskal PENen eskutik 6 hilabetez isuri dira EGUNA egunkariaren albisteak BERRIA egunkarian. Abenturaren amaierara helduta, Lutxo Egiak balantze-artikulu interesgarria argitaratu du ekainaren 20an, EGUNAk azken zenbakia atera zuenetik 80 urte eta astebete beranduago.
EGUNA egunkaria egunez egun irakur daiteke BERRIA egunkarian
Euskal PENen iniziatibaz, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien babesaz, BERRIA egunkaria gaur egunera ekartzen ari da orain 80 urteko albisteak.
Unaminoren heriotzam Durango eta Gernikako bonbardaketak eta beste ehundala albiste orduko lekukoek azalduta eskura ditugu lankidetza honi esker.
Horretaz gain, Euskal PENek euskal diasporako 200 Euskal Etxetara bidali du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, EGUNA egunkariaren lehen azalekazaldu duo faksimila, eta atzealdean lau hizkuntzatan egunkariaren garrantzia.
BERRIAn argitaratu diren albiste guztiak
EGUNA egunkariaren gaineko mahai-ingurua Gasteizen
Otsailaren 21ean, Euskal PENek antolatua eta Arabako Foru Aldundiaren babesaz, mahai-inguru interesgarria bildu zen Gasteizko Oihaneder Eusararen Etxean.
Egun berean ospatzen da mundu osoan Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna (AHNE), eta esanguratsua izan zen egun horretan mintzatzea euskara hutsezko lehenenego egunkariaz.
Mikel Aizpuru historialariak kokapen historikoa egin zuen. Itsaso Estarrona kazetariak aztertu zuen euskarazko komunikabideen egoera Araban eta, azkenik, Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakaslea mintzatu zen euskal prentsaz garai digitalean. Iñaki Larrañaga kazetariak moderatzaile lana egin zuen.
Hizlarien ponentziak eskuragarri daude hemen
Euskal PEN, nazioarteko ordezkaritza batekin Istanbulen
PEN Internationalek, Turkiako egoerak kezkatuta, inoiz inora bidali duen ordezkaritza handiena izan berri du herrialde horreta, 2017ko urtarrilaren 22tik 28ra.
20 lagunetik gora izan dira, tartean PENeko hiru presidente, hainbat idazle eta PEN zentrotako arduradun, eta horien artean, Euskal PENeko Urtzi Urrutikoetxea ere izan da, Londresko bulegotik egindako bilerari erantzunez.