top of page

Azken Albisteak

Ashraf  Fayadh-en poemak euskaraz entzun ziren urtarrilaren 14an Donostian eta Iruñean 

 

   Donostiako Garoan eta Iruñeako Katakraken entzun ziren Ashraf Fayadh-en poemak euskaraz  urtarilaren 14an, nazioartean antolatu ziren irakurtaldiekin bat eginez.

 

Gari Berasaluzek eta Hedoi Etxartek, hurrenez hurren,  koordinatu zituzten ekitaldiak bi hiriburuetan.

Gehiago irakurri

Saudi Arabiak zigortutako Ashraf 

Fayadh poetaren aldeko kanpaina nazioartean

 

   Saudi Arabiak Ashraf Fayadh idazle eta artista palestinarra hiltzera zigortu du poema liburu bat argitaratzeagatik.

     2016ko urtarrilaren 14an mundu mailako elkartasun irakurraldia antolatu da, eta bere poemak irakurriko dira 29 herrialdetan, 76 ekitalditan, "Ashraf Fayadh Bizirik eta aske nahi dugu" lelopean.

Euskal Herrian, hainbat euskal idazlek eta musikarik hartuko dute parte, Donostiako Garoa liburu dendan izango den ekitaldian, urtarrilaren 14an 19:00etatik 20:30etara.

Gehiago irakurri

Juan Luis Zabala eta Asier Serrano penkideak, Irun Sariaren irabazleak

 

   Juan Luis Zabala penkideak irabazi du Kutxa Irun Hiria saria euskarazko eleberriaren atalean "Txistu eta biok" lanarekin, eta horrenbestez, sariari dagozkion 25.000 euro jasoko ditu. Hamabi lan aurkeztu dira eta Zabalarena aukeratu du Paulo Iztuetak, Felipe Juaristik, Jose Mari Iriondok, Arantxa Urretabizkaiak eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak.

 Poesiaren alorrean Asier Serrano penkidearen "Ate osteko itzalak" eman du irabazletzat Iñaki Aldekoak, Lourdes Otaegik eta Patri Urkizuk osatutako epaimahaiak. Poesiaren atalean 25 poemategi aurkeztu dira. Serranok 15.000 euro jasoko ditu.

Jabier Salutregi aske da, zazpi urte eta erdi kartzelan egon ostean

 

   2015eko urriaren 22an aske geratu da, zazpi urte luze kartzelan egon ostean, Javier Salutregi, EGIN egunkariko zuzendari ohia.

 

Europa Batasunean Salutregi izan da egunkari bateko zuzendari izateagatik preso zuten bakarra. Zuzendariordea zen Teresa Toda penkidea ere sei urte luzez egon zen preso.

Gehiago irakurri

Euskal PEN 81. kongresuan izan da Quebec-en

 

   Urriaren 12tik 16ra burutu da Quebec-en PEN Internationaleko 81. kongresua. Jennifer Clement idazle mexikarra izendatu dute presidente eta Salil Tripathi izango da Idazle Jazarrien Batzordeko buru berria. 

 

Itzulpen Literarioari buruzko Quebec Deklarazioa onartu da aho batez ere ordezkariek.

 

Munduko osoko 80 herrialdetatik bildutako 250 ordezkariek dei berezia egin diete mendebaldeko gobernuei erantzun egokia eman diezaioten errefuxiatuen giza krisiari, xenofobia eta arrazismoa alboratuta.

Gehiago irakurri

bottom of page